• eu
Kontaktatu

Amorebieta-Etxanoko adinekoek Gorka Izagirreren Larrabetzuko upategi ospetsua bisitatu dute

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

José M.ªAzkuna IMQ Igurco foru-egoitzako –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– adinekoek Bodega Gorka Izagirre upategia bisitatu dute oraintsu. Bizkaiko upategi adierazgarrienetako bat da hori, eta Larrabetzun dago.

2005ean, Bizkaiko ardogintza eta sukaldaritzako kultura suspertzeko asmoz, Eneko Atxak eta horren osaba Gorka Izagirrek proiektu berezi bat taxutu zuten, goi-mailako sukaldaritza eta ardoaren mundua uztatuta, eta haren eskutik, bi sektoreren erreferente bilakatu dira. Gaur egun Bertol Izagirrek eta horren enologo José Ramón Calvok zuzentzen duten upategiaren helburua da ardo bikainak sortzea, hots, munduan bakanak diren baritateen zertasuna eta horien ingurunea, Bizkaia, isla dezaten.

Lur horietako mahastietan mintzaldi bat eman zitzaien adinekoei bisitari hasiera emateko. Bertol Izaguirrek berak eta Juan Monzónek txakolina nola egiten den azaldu zieten, baita mahastien egoera ere, loretan zeudela, alegia. Mahastien bisitaldia amaitzeko, txakolina eta gazta gozoa dastatu zituzten.

Ondoren, egoitzako adinekoek upategia barrutik bisitatu zuten, eta han mahai luze baten gainean aukerako pintxoak eta kopa bana Zura txakolin aurkitu zituzten. Bertan, Juan Monzón sotolariak haritz kandugabezko upelen eta altzairu herdoilgaitzezko kupel handien aurrean, upategiko ardoak hondarrabi zuri eta hondarrabi zuri zerratia mahats-barietateekin –Euskal Herriko barietate atlantikoak– nola egiten diren azaldu zuen.

Bertaratu zirenek adierazi zutenez, bestelako txangoa izan zen, bost zentzumenez gozatu baitzuten Txorierriko eskualdeko bista ederrez eta gure lurreko produktuei darizkien ahogozo eta lurrinaz.