• eu
Kontaktatu

Amorebieta Etxanoko adinekoen egoitzak afari bat oparitu dio Gabonetako zorion txartelik onenari

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Amorebieta-Etxanoko alkate Andoni Agirrebeitiak eman dio saria Ricardo del Olmo irabazleari.
  • Bigarren lehiaketa horretara 150 zorion-txartel aurkeztu dira; sei kategoria egon dira, adinen arabera banatuta.

Gabonetako 150 zorion-txartel aurkeztu dira, bigarren urtez jarraian Amorebieta-Etxanoko José M.ªAzkuna egoitzak (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa eta IMQ Igurcok kudatzen duena)  antolatu duen lehiaketara.

Amorebieta-Etxanoko alkate Andoni Agirrebeitiak eta Igurco Centros Gerontológicos erakundeko zuzendari María José Arenazak  eman dizkiete sariak lehiaketaren sei kategoriatako lehiaketariei. 18 urtetik gorakoen kategoriako irabazle Ricardo del Olmok bi lagunentzako afaria –herriko Pozus jatetxean– irabazi du.

Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco José M.ªAzkuna egoitzak antolatu duen Gabonetako zorion-txartelen lehiaketaren irabazleak hauek dira: 0 eta 3 urte arteko umeen kategorian, Danel Rodríguez eta Ibai Bras; 4 eta 6 urte artekoen kategorian, Amets Arietaleanizbeaskoa; 7 eta 9 urtekoen kategorian, Alaia Aiesta; 10 eta 14 urtekoen kategorian, Judith Muñoz eta 15 eta 18 urtekoen kategorian, Nahia Uribarri.

Gabonetako zorion-txartelen lehiaketaren sariak, egoitza zornotzarrak Eguberriak eta urte berria ospatzeko antolatu duen jai berezian banatu dira, Koldo artistak bere teklatuarekin girotuta.