- Lankidetza hori El Carmelo Ikastetxeak eta IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzak batera antolatzen duten belaunaldien arteko programan kokatzen da.
Eguraldia kaskarra izan bada ere, gaur goizean, Amorebieta-Etxanoko El Carmelo Ikastetxeko Batxilergoko lehen mailako 20 ikaslek eta IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzako 19 adinekok —16, gurpil-aulkian—, baita horien senide eta egoitzako profesional soziosanitario batzuek ere, Itsasmuseumeko Gabonetako jaiotza bisitatu dute, belaunaldien arteko ekimen baten eskutik.
Ikastetxe horrek eta IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzak batera antolatzen duten belaunaldien arteko programan kokatzen den bisitaldian, Museoko jaiotza ez ezik, instalazioak ere ikusi dituzte. Ikasle batzuek adinekoen gurpil-aulkiak gidatu dituzte, ezagunak baitituzte, belaunaldien arteko programaren barruan antolatzen diren jarduerak elkarrekin egin dituztelako.