Kontaktatu

Ana Paula Gonçalvesek bere ametsa bete du CrossFit Gamesetan, hirugarren postu bikaina lortuta

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

IMQ Igurco Orueko erizainak erakutsi du gainditze pertsonalak, ahaleginak eta inklusioak ez dutela mugarik  

Ana Paula Gonçalves erizainak, Zornotzako IMQ Igurco Orue egoitzako profesionalak, arrakastaz itxi du bere parte-hartzea Kaliforniako 2026ko CrossFit Games txapelketan, kirol diziplina honetako nazioarteko hitzordu garrantzitsuenean. Bertan, hirugarren postu nabarmena lortu du 1 Point Upper Impairment Female kategorian. Emaitza horrek iraunkortasunak, ahaleginak eta oztopo fisiko eta pertsonalak gainditzeko borondateak markatutako ibilbidea amaitzen du.

Plexo brakialaren paralisi batekin jaioa, Ana Paula Gonçalves duela 17 urte iritsi zen Euskadira, eta 2009tik IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioan ari da erizain lanetan. Duela hiru urte eskas, CrossFita aurkitu zuen, kirola eta bere gaitasunak ulertzeko modua eraldatu zuen diziplina.

Kalifornian egoteak, gainera, esanahi berezia izan du. Aurreko urtean txapelketarako sailkapena lortu, eta arrazoi ekonomikoengatik bertaratu ezin izan ondoren, oraingoan pertsona eta erakundeen laguntza izan du, horien artean IMQ Igurco, nazioarteko lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Behin proba amaituta, Ana Paulak aitortu du esperientzia bereziki bizia izan dela: “Ez dizuet gezurrik esango, nire bizitzako esperientzia gogorrenetakoa izan da, baina oso pozik nago hemen egoteaz”. Hitz horiek munduko atleta egokitu onenetakoak biltzen dituen lehiaketa baten eskakizun fisiko eta emozionala islatzen dute.

Kirol emaitzaz haratago, erizainak nabarmendu du hainbat lekutatik datozen eta dibertsitate funtzionala duten kirolariekin espazioa partekatu izanaren balio soziala eta giza balioa. Azaldu duenez, txikitan ez zuen inoiz imajinatu bere mugak gainditzeko eta bere buruarengan hain errendimendu eta konfiantza-maila handiak lortzeko gai izango ziren ingurune bateko kide izatea.

Bere adierazpenetan prozesu osoan zehar jasotako laguntza eskertu nahi izan du, bere lankideak, zuzendaritza-taldea eta IMQ Igurcoko talde teknikoa aipatuz, baita Kalifornian egindako Adaptive Gamesetan lehiatu ahal izateko lagundu duten pertsona guztiak ere.

Bere lanbideari lotutako zerbitzu-bokazioari eutsiz, Ana Paulak azpimarratu du egunero erizain gisa artatzen dituen egoiliarrak zaintzen jarraitzen duela, eta, aldi berean, kirolak bere burua zaintzen eta pertsonalki eta profesionalki hazten laguntzen diola.

Azken mezu gisa, gogoeta inspiratzailea egin du. Eguneroko ahaleginari esker aurrera egin daitekeela gogoraraziz, eta askotan oztoporik handienak gure mugen pertzepzioan bertan daudela azpimarratuz. Mezu horrek ezin hobeto laburbiltzen du IMQ Igurcoko profesional hau 2026ko CrossFit Gamesetako podiumera eraman duen gainditze-istorioa.