• eu
Kontaktatu

Andoni Goikoetxeak, mito zuri-gorri biziak, Erandioko IMQ Igurco Unbe egoitzako adinekoak bisitatu ditu

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Athletic Club Fundazioaren ordezkari eta enbaxadore denak sari bana eman zien egoitzako adinekoei, eta horiek argazkiak atera zituzten harekin.

 

Andoni Goikoetxeak (1956), 80ko hamarkadan Ligako eta Kopako txapeldun Athletic Club taldearen defentsaren azken gotorlekua, eta, iaztik, Athletic Club Fundazioaren ordezkari eta enbaxadoreak, Erandioko IMQ Igurco Unbe egoitzako adinekoak bisitatu ditu.

Bisitaldian, mito zuri-gorri biziak sari bana eman zien egoitzako adinekoei, COVID-19aren pandemia dela kausa adinekoen egoitzek bizi izandako urte latzenaren testuinguruan, Gabonak hastear daudela.

Halaber, egoitzako adinekoek jokalari sarituaren bideo batzuk ikuskatu zituzten, eta hark bere jardunbide profesional joriaren gaineko pasadizu batzuk kontatu eta hainbat datu eman zituen, baita zaleen oroimenean betiko geratu diren partidu batzuk ere. Bisita amaitzeko, jolakari ohiak argazkiak atera zituen egoitzako adinekoekin.