• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Andoni Martínez Barañano tenoreak Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue eta José M.ª Azkuna egoitzetan abestu zuen

Andoni Martínez Barañano tenoreak Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue eta José M.ª Azkuna egoitzetan abestu zuen

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Cáritas Bizkaiaren alde CD bat grabatzeko ekintza solidarioa biribiltzen ari dira dute kontzertuak

 

Andoni Martínez Barañano tenoreak, bere emanaldien eskutik –fenomeno birala izan zirenak– milaka euskal herritarren konfinamendua girotu eta alaitu ondoren, Cáritas Bizkaiaren alde disko solidario bat grabatzeko proiektu batean dihardu, egoitzetara musika zuzenean eramateko asmoz.

Tenorea, hortaz, bira bat egiten ari da bere musika Euskadi barruko eta hortik kanpoko egoitzetara eramateko. Esparru horretan abestu zuen, hain zuzen, uztailaren 7ko arratsaldean, Amorebieta-Etxanoko Miguel de Dudea z/g auzoko (Lauaxeta Ikastolaren ondoan) IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioan.

Biharamunean, uztailaren 8an, arratsaldean ere, beste emanaldi bat eman zuen IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzan –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa–,herrigunean dagoen horretan (José Antonio Aguirre z/g).

IMQ Igurco zentroetako adineko ugarik tenorearen kalitate bikainaz gozatu zuten; izan ere, ordu betez eta 15 minutuz, etenaldirik gabe, hainbat abesti abestu zuen tenoreak, emanaldia hiru zatitan banatu zuela. Horietako lehenengoan, ordu erdi ingurukoan, zarzuela abestu zuen, hainbat kanta eta erromantzen eskutik, hala nola, ‘Luisa Fernanda’, ‘La Dolorosa’, ‘Los Gavilanes’, ‘La Tabernera del Puerto’ eta ‘La Verbena de la Paloma’.

Bi zatien arteko trantsizio gisa Schuberten ‘Ave María’ abestu ostean, bigarren zatian, 20 minutu ingurukoan, operak abestuko zituen, esaterako, ‘Tosca’, ‘Turandot’, ‘Rigoletto’ eta ‘L’elisird’amore’.

Azken zatian –20 minutu ingurukoa ere–, abesti herrikoi ezagunak abestu zituen: ‘O solemio’ kanta napolitarra, ‘Maitetxu mía’ zortzikoa, A. Lararen ‘Granada’abestia eta ‘Aurtxo polita’ euskal sehaska-kanta.