• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Aplikazio mugikor bati esker, adinekoen senideek denbora errealean dute egoitzetan dituzten senideen jardueraren eta osasun egoeraren berri

Aplikazio mugikor bati esker, adinekoen senideek denbora errealean dute egoitzetan dituzten senideen jardueraren eta osasun egoeraren berri

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Aplikazio horrek, euskaraz eta gaztelaniaz sortu denak, adinekoen arreta-planari buruzko informazioa, alderdi medikoak barne, kontsultatzeko aukera ematen du, baita profesionalen mezuak jasotzekoa ere.
  • Era berean, adinekoen argazkiak ikus daitezke egunero hari esker, pribatutasun-berme handiekin, esaterako, jardueretan parte hartzen, eta adinekoak nola jan edo lo egin duten ere kontsulta daiteke, besteak beste.

 

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien abantailetako bat, pertsonak urrun badaude ere elkarrengana hurbiltzeko ematen duten gaitasuna da, eta abantaila hori behar-beharrezko bilakatu da COVID-19a gure bizitzetan ustekabean sartzean. Horiek horrela, IMQ Igurcok duela urtebete baino gehiago, bere zentroetako erabiltzaile diren senideen eta adinekoen arteko bideodeien zerbitzu berritzailea jarri zuen martxan, bai paziente autonomoentzat, bai mugikortasun murriztua dutenentzat, bai oheratutako pazienteentzat. Gaur egun, transformazio digitalaren alde egin duen apustuan, euskal talde soziosanitarioak aurrerapausoa eman du eta IMQ Igurcoko Transformazio Digitaleko arduradun Olatz Alonsoren hitzetan, “senideei gaitasuna eman diegu denbora errealean jakin dezaten, telefono mugikorraren bidez, beren senideek egoitzetan egiten dituzten jarduerei eta osasun-egoerari buruzko informazio garrantzitsu guztia”.

Adituak adierazi duenez, “aplikazio mugikor (app) berri hori, ‘Egoitza Gardenak’ deiturikoa, IMQ Igurco eta egoitzetako adinekoen senideak elkarrekin komunikatzeko modu berria da, alegia, zaintzen den adinekoaren gainean; gainera, edonoiz eta edonon eskura daiteke. Aplikazio hori, taldeko bost egoitzatan jada ezarrita dagoena, euskaraz nahiz gaztelaniaz erabil daiteke, eta hizkuntza nahi den guztietan alda daiteke, eta letraren tamaina handitzeko edo txikitzeko aukera du, errazago bistaratzeko”.

Informazio zehatza, eskuraerraz eta ulerterraza

Aplikazio mugikor berriaren bitartez, azkar eta erraz eskura daitezke IMQ Igurcoko egoitzetan dauden adinekoen gaineko lau informazio-mota. “Lehenik eta behin, 'Egunetik egunera' fitxa daukagu; bertan adinekoak zentroan egiten dituen eguneroko jarduerak argitaratzen dira; besteak beste, programa soziokulturalei, terapia okupazionalari, fisioterapiari eta esku-hartze psikosozialari dagozkien jarduerak. Halaber, era berean, xehe-xehe kontsulta daitezke adinekoaren menuak otordu bakoitzean, eta adinekoak nola jan eta lo egin duen egiaztatu, betiere medikuak jarraipena egiteko jarraibideak eman baditu”.

Aurreko esku-hartze bakoitzean, programaren ardura duen profesionalak informazioa eguneratzen du jarduera amaitu ondoren, eta argazkiak argitara ditzake. “Informazio guztia kronologikoki aurkezten da, egunero; beraz, nabigazioa eta informazioa eskuratzea errazagoa eta intuitiboagoa da”, adierazi du IMQ Igurcoko Transformazio Digitaleko arduradunak.

Hurrengo fitxak, ‘Plan Pertsonala’ izenekoak, lau atal barne hartzen ditu. IMQ Igurcoko asistentzia-zuzendariak azaldu duenez, “lehenengoa 'Diagnostikoa' da, zeinean zentroko jakintza-alor anitzeko taldeak antzemandako osasun-arazoak eta -arriskuak agertzen diren, profesional medikoa buru dela. Bigarren atalean, ‘Helburuak eta ekintzak’ izenekoan, asistentzia-taldeak adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko proposatzen dituen helburuak jasotzen dira, baita horretarako garatu beharreko ekintzak ere”.

Jarraian, 'Tratamendua' atalean, “indarrean dauden preskripzio medikoak jasotzen dira, eta horiek aldian-aldian berrikusten dira, egoitzako adinekoaren bilakaeraren arabera. Garrantzitsua da nabarmentzea “Egoitza Gardenak” aplikazioak adinekoen tratamenduan gertatzen diren aldaketak bistaratzea ahalbidetzen duela. App-ak jakinarazpen bat bidaltzen dio senideari tratamendua aldatzen denean, eta egindako aldaketa zehazten da (jarraibidea aldatu dela, botika bat kendu ala gehitu dela, eta abar)”. Azkenik, ‘Konstanteak eta Neurriak’ atalean,“adinekoen eguneroko bizi-konstanteak agertzen dira, hala nola, tentsio arteriala, bihotz-maiztasuna, odoleko oxigenoaren saturazioa eta gorputzaren tenperatura, bai eta neurri antropometrikoak ere”.

Egoitzari eta bertako asistentzia-taldeari —Medikuntzako, Erizaintzako, Psikologiako, Fisioterapiako, Gizarte Laneko, Terapia Okupazionaleko, Animazio Soziokulturaleko profesionalak eta Erizaintzako laguntzaileak barne— buruzko datuak ‘app’aren hurrengo fitxan agertzen dira, ‘Zure egoitza’ izenekoan.

Aplikazioaren azken fitxari, ‘Mezuak’ izenekoari esker, zentroko profesionalek jakinarazpenak bidal diezazkiekete senideei adinekoen egoera eta zainketari buruzko informazioa emateko.

‘App’ean erregistratu eta martxan jartzea

Aplikazio berri hori erabiltzeko, “senidea zentroko gizarte-langilearekin jarri behar da harremanetan, bere identitatea eta baimena balida ditzan adinekoaren datuak eskuratzeko. Aplikazioaren eta erregistro-prozesuaren alderdi guztiek segurtasun- eta konfidentzialtasun-estandar zorrotzenak betetzen dituzte, datuen babesari buruz indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera”, azaldu du Olatz Alonsok.

Ondoren, senideek Google Play edo App Storetik IMQ Igurcoren ‘Egoitza Gardenak’ aplikazioa deskargatu eta gailu mugikorrean edo tabletan instalatuko dute. Erregistroa balidatu ondoren, berehala erabil daiteke aplikazioa.

Bost egoitzatan

Aplikazioa IMQ Igurcoren egoitza hauetan dago erabilgarri: Bilbozar (Bilbo); IMQ Igurco Unbe (Erandio); IMQ Igurco Forua (Forua), eta IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª Azkuna, Amorebietakoa.