• eu
Kontaktatu

Arotzeriako ikasleek adinekoei lagundu diete motrizitate xehea trebatzen

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Motrizitate xeheari esker, adinekoek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduera asko egiten dituzte, hala nola orraztea, hortzak garbitzea edo botoiak lotzea.
  • Gazteek tailerrean bertan egindako piezak erabilita, adinekoek beren autonomia pertsonala hobetzeko ariketak egin dituzte; halaber, beste belaunaldi bateko pertsonekin harramanak izateak onura kognitiboa dakarkie.

 

Gaur goizean, IMQ Igurco Bilbozar eguneko zentroko –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituretako sarekoa– adinekoek bisita berezia izan dute. Hogei ikaslek, mutilek eta neskek, Peñascal Kooperatibako Arotzeria eta Altzarigintzako Erdi-mailako Lanbide Heziketako ziklokoek, belaunaldiarteko jarduera bat egitera joan dira, hain zuzen, bi erakundeek, ondoko auzoetan daudenek, Ikaskuntza eta Zerbitzua Proiektuaren barruan Oinarrizko Lanbide Heziketako (FPB 2) ikasleekin abian jarri dutena.

Aurkezpen baten eskutik hasi da topaketa, adinekoek eta ikasleek ez baitzuten elkar ezagutzen eta elkarrekin jarduera bat egiten zuten lehen aldia baitzen.

Ondoren, gazteek tailerrean bertan egindako zurezko piezak erabilita, adinekoek, eguneko zentroko profesionalek zuzenduta, motrizitate xeheko hainbat txanda egin dituzte, beren autonomia pertsonala sustatzeko.

Motrizitate xeheari esker, adinekoek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduera asko egiten dituzte, hala nola orraztea, hortzak garbitzea, lokarriak lortzea edo botoiak lotzea.

Jarduera horretarako ikasleek tailerrean bertan berariaz egin dituzten zurezko figuren artean, jostotzarak eta lokarridun zapata-orkoiak daude, baita pieza geometrikodun jolasak ere.

Adinekoek nahiz ikasleek aintzat hartu duten jardueraren ostean, adineko pertsonentzako eguneko zentroan bertan hamaiketako batez gozatu dute.