-
Bilboko Udaleko ordezkari batzuek eskutitz bat, alkateak sinatua, eta opari bat eman dizkiote andreari Erriberako Azokan.
-
Familia xume batean jaio zen, eta bost urte bakarrik zituela mandatuak egiten zituen Azokan limosnaren truke. Urteak joan urteak etorri, senarraren familiaren arrain-saltokian hasi zen lan egiten, 1950ean, hainbat hamarkadaz. Egun, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzan zaintzen dute.Zorrozgoiti.
Erriberako Azoka, Bilboko Alde Zahar erdi-erdian dagoena, bertoko protagonista nagusienetako bati egindako omenaldiaren lekuko izan da gaur. Aurora Cascón omendu da, hainbat hamarkadaz, Azokako 65. saltokiko arrain-saltzailea izana, txikitatik merkatuan egon ohi zena. Eta gorazarre horren arrazoia emakumearen ehungarren urtebetetzearen ospakizuna izan da.
Hori dela eta, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok, Bilbao Zerbitzuak erakundeko zuzendari kudeatzaile José Antonio Fernández Celadak eta Gizarte Ekintza Arloko gizarte-langileak, elkarteen eta adinekoen bulegoaren mendekoa, Claudia Ortegak, Aurora Cascóni harrera egin diote merkatuan bertan, eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok sinatutako gutun bat eta opari bat, Bilboko Kale-argi pertsonalizatu bat, eman dizkiote.
Ekitaldian, Aurorarekin bere seme Félix Elola egon da, baita gaur egun andrea zaintzen duten Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa) profesional batzuk ere. Izan ere, profesionalok emakumearen izena duen Bilboko kale baten plaka bat opartitu diote Aurorari.
Omenduaren semeak berba hauek esan ditu: «sentitzen dut, amak hain gogor lan egin duenez, aintzatespena merezi duela, eta, aldi berean, nire eskertza adierazi nahi dut. Gustatuko zitzaidakeen amak omenaldia egoera kognitibo hobean gozatu izana, guztiz balora zezan, baina oso esker oneko gaude. Zorte handia da ama IMQ Igurco Zorrozgoitin zaintzea; guztiontzat esker oneko hitzak baino ez ditugu».
Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak, hau adierazi du: «Aurora da gure udal-merkatuak bilbotarrei eta bizkaitarrei salgairik onenak eskaintzeko gogor lan egin duten emakume eta gizonen istorioez beteta daudelaren adibide bizia. Aurora bezalakoek gure azokak bizirik iraunarazten lan egitera bultzatzen gaituzte, merkatuek produktuak eskaitzeaz gain, hiribilduaren eta herritarren historia eraikitzen baitute».
Halaber, Yolanda Arteagoitiak, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako zuzendariak, hauxe nabarmendu nahi izan du: «Aurora da garaiko emakumeen adore eta kemenaren adibidea, zeinari esker gaur egun emakume eta gizonen arteko berdintasunaz mintza gaitezkeen. Aurorak hainbat hamarkadaz lan egin zuen Erriberako Azokan, eta aski ezagunak dira bere interesen alde eta bidezkotzat jotzen zuenaren alde defendatzeko istorioak, nortasun handiko emakumea baitzen. Erretiroa hartu zuenean, Villasana de Menara joan zen bizitzera, eta han familiarekin, merezitako erretiroaz gozatu zuen; ondoren, Bilbora itzuli zen, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzara, hain zuzen».
Bizitzaren azalpena
Aurora Cascón 1923ko urriaren 30ean jaio zen, Bilboko Miribilla kalean. Familia xume batean hazi zen, sei ahizpa-neba baitziren; amak portuan lan egiten zuen, ikatza bizkarreratzen, eta aita gazte hil zitzaion. Bost urte bakarrik zituela Erriberako Azokara joaten zen eta mandatuak egiten zituen limosnaren truke. Nekez alfabetatu zen.
Zailtasunak zailtasun, Aurorak borrokatzen eta lan egiten jarraitu zuen etorkizuna lantzeko. Senarra izango zena, Ignacio Elola (Kontzezio kaleko “La Bilbaína” baldosa-enpresako langilea) ezagutu zuenean, gizonaren amarekin, Eusebia Gorosperekin, lan egiten hasi zen Erriberako Azokako beheko solairuko 65. zenbakidun arrain-saltoki familiarrean.
Aurora Cascónen lan ona eta behar egiteko gaitasuna nabarmanak izan ziren han ere. Denboraren poderioz, 1950ean, senarraren familiaren arrain-saltokian hasi zen lan egiten, 1950ean, hainbat hamarkadaz.
Ama eta langile izanda, goizean goiz altxatzen zen egunero, eta bizitoki zuen Ramon Ortiz de Zarate kaletik abiatzen zen, Zabala eta Gorte kaleetan barrena, Erriberako Azokaraino.
Aurorak berak erosten zizkien merkatuko handizkariei arrainak. Félix semeak gogora ekarri ditu du amak igarotako hotza, garaiko jela, arrain-usaina… Ama nortasun handiko emakumea zela adierazi du, «bizitzak hala moldatu zuelako».
Félix bera joaten zen amari laguntzera egun jakin batzuetan, hala nola Gabonetan, bezero gehien zegoenean.
Senarra baldosa-enpresan lan egiten zuenez, merkatuko arrain-saltokia 14.00etan itxi ondoren, etxera itzultzen zen Aurora, bazkaria prestatzera eta seme bakarra zaintzera.
Urte batzuk ondoren, etxe bat erosi zuen Villasana de Mena inguruetan, eta semeak udak ematen zituen han Aurorak eta Ignaciok izan zituzten lau ilobekin.
Auroraren senarra 90 urte zituela hil zen. Gaur egun, Aurorak narriadura kognitiboa du eta ezin du haietako bizipen asko gogoratu. Dena den, pertsona maiteen eta egoitzako zaintzaileen maitasuna aintzat hartu eta gozatzeko gai da oraindik.
Zorionak, Aurora!