Kontaktatu

Azterlan batek erakutsi du ‘exergaming’ baliagarria dela adinekoen erorikoak prebenitzeko

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Azterlanak Digital Health aldizkariak argitaratu eta PubMed-en indexatu du.

  • Ikerlanean erakunde hauek parte hartu dute: New Yorkeko Monte Sinaí Osasun Sistemaren Trebetasunen Ikerketa Zentroa, Evolv Rehabilitation Technologies enpresa eta IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioa.

Digital Health aldizkari zientifikoak ikerlan bat kaleratu du oraintsu, eta horretan egiaztatu denez, mugimendua atzemateko sistema bat eta oreka entrenatzeko ‘exergaming’ softwarea erabiltzea estrategia egingarria izan daitezke adinekoentzako arreta-zentro batean adinduei ariketa terapeutikoa emateko, eta, horrela, haien funtzio fisikoa hobetu eta erorikoak prebenitzeko.

Ikerlan horretan –AEBetako Medikuntzako Liburutegi Nazional-PubMed-en indexatu da–, erakunde hauek parte hartu dute: New Yorkeko Monte Sinaí Osasun Sistemaren Trebetasunen Ikerketa Zentroa (AbilitiesResearch Center-ARC), Evolv Rehabilitation Technologies enpresa eta IMQ Igurco euskal talde soziosanitaroa.

Evolv-eko zuzendari exekutibo David Frieden hitzetan, «EvolvRehab-en teknologiari esker, errehabilitazioko profesionalek ariketen programa pertsonalizatu bat eman diezaiokete paziente bakoitzari, ‘exergaming’ kontzeptuaren bitartez». ‘Exergames’(‘exercise’ eta ‘games’ (‘ariketa’ eta ‘jokoa’) ingelesezko hitzak elkartu dituena) bideojoko formatuko ariketa terapeutikoak dira, eta horietan pazienteak bere burua ikusten du jokoan abatar moduan.

«‘Exergames’en bitartez, mugikortasuna, koordinazioa, indar muskularra eta kontzentrazioa entrenatzen dira, mugimenduen eta ezagutzaren beste funtzio batzuen artean, eta inguru klinikoetan nahiz erabiltzaileen etxeetan erabil daitezke», azaldu du Friedek. Errehabilitazio-teknologia berri horren erabileraz balia daitezkeen patologia ugarien artean, iktusa, esklerosi anizkoitza, parkinsona, garuneko kaltea eta adinekoen erorikoen prebentzioa nabarmentzen dira.

«Datuek erakusten dutenez, 65 urtetik gorako pertsona autonomoen % 30ek gutxienez behin erortzen direla urtean. Ehunekoa % 50eraino igotzen da 80 urtetik gorakoen artean. Gainera, erortzen diren adinekoen bi herenek beste behin eroriko dira lehenengo erorikoaren ondorengo 6 hilabeteetan. Horregatik, erorikoen prebentzioa funtsezkoa da zahartze hobea bermatzeko, autonomia areagotzen baitu eta haien instituzionalizatzea saihestu edo atzeratzen baitu», adierazi du David Friedek.

Ideia horrekin, 2018an, Evolv-ek erorikoak prebenitzeko programa bat garatzen hasi zen adineko ahulentzat, EvolvRehab-en barruko modulu gisa, erorikoak prebenitzeko programak, klinikoki balidatuak, oinarri hartuta. Programa horiek osagai anitzeko ariketa fisikoak dira, eta ariketa kardiobaskularren bidez oreka, indarra, malgutasuna eta erresistentzia lantzea dute helburu.

Enpresa teknologikoa geriatrian eta erorikoen prebentzioan aditua den IMQ Igurcoko talde batekin elkarlanean aritu zen programa hori garatzen. Euskal talde soziosanitarioko Asistentzia zuzendari Naiara Fernández doktoreak eta Ismene Arrinda fisioterapeutak lideratu zuten talde hori.

Halaber, New Yorkeko Monte Sinaí Osasun Sistemaren (Mount SinaiHealthSystem) Icahn Medikuntza Eskolako (IcahnSchool of Medicine) Trebetasunen Ikerketa Zentroko (AbilitiesResearch Center-ARC) David Putrino sendagileak eta errehabilitaziorako teknologia eta‘gamifikazioa’ erabiltzen adituak proiektuaren ikuskatzaile parte hartu zuen.

Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue zentro soziosanitarioko pertsona batzuek ere parte hartu zuten programaren hasierako probetan.

Teknologia berriaren eraginkortasuna aztertzea

Programa garatzen amaitu zenean, Evolv-ek eta IMQ Igurcok erorikoak prebenitzeko EvolvRehab programaren eraginkortasuna aztertzeari ekin zioten, Putrino doktorearen eta horren ikertzaile-taldearen laguntzarekin. Azterketa honela egin zen: erorikoak prebenitzeko ohiko programa bat, terapeutek ikuskatuta, erabiltzen zuten IMQ Igurco Orueko hamabi adinekoren emaitzak, EvolvRehab sistema erabili zuten zentro bereko beste hamabi adinekoen emaitzekin alderatu ziren. Parte-hartzaile guztiek hiru ariketa-saio, 30 minutukoak, egin zituzten astean, hiru hilabetez.

Naiara Fernández medikuak azaldu duenez, «ikerlanaren emaitzen erakutsi dute EvolvRehab-en ‘exergaming’ sistema erabiltzen bada, oreka eta indarra entrenatuko direla, eta horrek funtzio fisikoa hobetzen du adinekoengan terapia estandarraren antzeko mailan. Erorikoak prebenitzeko terapia hiru hilabetez egin ondoren, bi taldeak nabarmen hobetu ziren funtzio fisikoaren eta oreka-gaitasunaren proba estandarizatu batzuetan. Azpimarratu beharra dago ‘exergaming’ egin bitartean ez zela erorikorik gertatu, eta hori oso garrantzitsua da segurtasunerako, adinekoek arrisku hori baitute».

Putrino doktoreak, Monte Sinaí Osasun Sistemaren Errehabiliazio Berrikuntzako zuzendariak, hau adierazi du: «Ez da sekretua aldizka eta nahita egindako indartze-ariketek adinekoen erorikoak prebenitzen lagun dezaketela, kontuan izanda hori gero eta arazo handiagoa dela mundu osoan. Hala ere, zerbitzu horiek behar dituzten adineko guztiei emateko logistika ezin da burutu ohiko estrategiak erabiliz, hala nola banakako entrenamendua edo ariketa fisikoko eskolak. Hala, Evolv-en konponbidea dotorea ta eskalagarria da: azken teknologiak eta diseinu irisgarria bateratzea, arriskuan dagoen adineko orok etxean erorikoak prebenitzeko klinika izan dezan».

Era berean, adituak hau erantsi du: «teknologian oinarritutako terapiaren erabilgarritasunari buruzko literatura-gorputza gero eta ugariagoa bada ere, esperimentazioak erraz erabiltzeko moduko joko-sistema berri bat erabiltzen du, erorikoak prebenitzeko oraindik aztertu ez dena, doako ariketa programa baliozkotuarekin batera. Aurkeztu ditugun emaitzek are gehiago indartzen dute ‘exergaming’en promesa, erorikoak prebenitzeko behar kritikoari aurre egiteko tratamendu-metodo bideragarri gisa. Prebentzio hori oso eskuragarri dago, eta kostu txikikoa eta eraginkorra izango da adinekoentzat».