- Leioako 24 saltegi, hotel eta zerbitzu-establezimenduk ikusgai jarriko dituzte argazkiak bi etapetan, urriaren 3tik azaroaren 2ra bitartean.
- Leioako Fidias Fundazioaren eta IMQ Igurco Estartetxe adinekoen eguneko zentroaren ‘Belaunaldiak-Generaciones’ belaunaldiarteko proiektuaren argazkiak jarriko dira ikusgai.
Leioako 24 saltegi, hotel eta zerbitzu-establezimenduk ‘Belaunaldiak-Generaciones’ proiektuaren argazkiak ikusgai jarriko dituzte bi etapetan, urriaren 3tik azaroaren 2ra bitartean. Proiektu hori elkarrekin sortu dute Fidias Fundazioak (arteen bidez pertsonak gizarteratu eta horien garapena sustatzeko fundazioa) eta IMQ Igurco Estartetxe Leioa adinekoen eguneko zentroak (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituretako sarekoa). Halaber, Leioako Udaleko Gizarte Ongizate eta Adinekoen Sailaren eta Zabalketa GKEren SolidaridUP proiektuaren –dendek, gizarte-erakundeek, GKEek eta hainbat udalek parte hartzen dute horretan– laguntza du proiektua.
‘Belaunaldiak-Generaciones’ proiektuaren eskutik, eguneko zentroko adinekoek eta Fundazioko gazteek –horietako asko, munduko hainbat tokitakoak– elkarrekin egiten dituzten belaunaldiarteko jardueren hainbat uneren argazkiak jarriko dira ikusgai erakusketan. Eta argazkien protagonisten –adinekoak eta gazteak– gogoetak jarri dira irudien ondoan.
Leioako saltegi, hotel eta zerbitzu-establezimendu hauek erakutsiko dituzte argazkiak eta gogoetak lehen etapan, urriaren 3tik (astelehena) 16ra (igandea): Bar Jokin, Lalü Leioa Gastrobar, Cervecería Gambrinus, Peluquería Dibalune, Field Buru Leioa, Flovar Bolsos y Complementos, Bizkiak Akademia, Estética Eli, In&out, Juguetería Itziar, Rosa Martín Centro Integral de Belleza saludable eta Peluquería Coral Rabanedo.
Ondoren, urriaren 17tik (astelehena) azaroaren 3ra (asteazkena), hauek: Bar Menoyo, Farmacia Ageda Ramos Erdozia, Frutadelia, Farmacia Ona Vadillo, Meraki Biopeluquería, TitareMercería, Boutique Loycar, Farmacia Cristina Tiemblo, EnfokeGráfico_CreativePrinting, PostureMugiment, Kopileioa eta Leioa Visión.