• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bilbao, Zornotza eta Foruko 180tik gora adineko, egoitza eta eguneko zentroetatik 'erromes', Begoñako Amatxua ohoratzera

Bilbao, Zornotza eta Foruko 180tik gora adineko, egoitza eta eguneko zentroetatik 'erromes', Begoñako Amatxua ohoratzera

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

Bilbozar eta Zorrozgoiti (Bilbao) eta José M.ª Azkuna (Zornotza) foru-egoitza eta eguneko zentroetako 180tik gora adineko, Foruko udal-egoitzako eta Zornotzako IMQ Igurco Orue zentro soziosanitariokoadinekoekin batera, Begoñako basilikara joan dira gaur goizean, Bizkaiko zaindaria ohoratzera, Euskadiko IMQ Igurco talde soziosanitarioaren ekimen bati esker.

Gaurko bisita joan den ostegunean, maiatzaren 23an, egindakoren osagarri da. Joan den astean, 200 adineko inguru, Otxarkoagako eta San Adriango (Bilbao), Leioa Estartetxeko, Getxo Aiboako, Ugao-Miraballeseko, Ondarroako eta Galdakao Plazakoetxeko eguneko zentroetakoak eta Erandioko IMQ Igurco Unbe egoitzakoak, Begoñako Andra Mariaren santutegira joan ziren Hitzaren ospakuntzara. Ekimen hori Euskadiko IMQ aseguratzailearen adar soziosanitario den erakundearen hamazazpigarren urteurrenean kokatzen da.

Adinekoak Hitzaren ospakuntzan eta mezan izan dira. IMQ Igurcoko ordezkariek eskaintzak  jarri dituzte mezan, IMQ Igurcoren balioen (elkartasuna, konpromisoa, motibazioa, komunikazio zintzoa, profesionaltasuna, errespetua eta maitazarrea) eta ematen dituen zainketen (fonendoscopio batean sinbolizatuta) ikur gisa. Bestetik, “alaitasuna, adiskidetasuna eta itxaropena” irudikatzeko, zentroetako erabiltzaile eta egoiliarrek lore-sorta bat eman diote Ama Birjinari.

180 adinekoak ez ezik, beren senideak eta zentroetako profesionalak ere joan dira, hain zuzen, berrogeita hamar lagun inguru. Halaber, pertsona ospetsu batzuk ere bertaratu dira, hala nola, IMQ Taldeko kontseilari zuzendari nagusi Miguel Ángel Lujua eta IMQ Igurco zuzendari kudeatzaile Santiago Canales.

“Erromesaldi tradizionalaren antzekoa izan dadila nahi izan dugu, baina kasu honetan —gure egoiliar askoren egoera bereziak direla bide, hots, batzuen mugikortasuna urria da eta batzuk gurpil-aulkian doaz—, Bizkaiko hainbat herrialdetatik autobus egokituetan etorri dira”, azaldu dute Sonia Robles eta Naiara López de Gereño IMQ-ko gizarte-langile eta erromesaldiaren antolatzaile direnek.

Ospakizuna bukatzean, Begoñako Andramari abesti tradizionala abestu ondoren, “Udondoko Txikiteroak” abesbatzak, ekitaldiei “ginga” jartzeko, kanta batzuk abestu ditu elizpean.