- Egun unibertsalak diren plater eta saltsen –pil-pila, saltsa berdea edo saltsa Bizkaiko erara– jatorriak ezagutzeko aukera izan dute adinekoek.
Ondo baino hobeto dakigu euskal sukaldaritzako chef gailenak gaur egun erreferente direla mundu osoan. Haatik, askok ez dakite emakume batzuek, Bilboko ‘El Amparo’ jatetxeko sukaldariek, finkatu zituztela euskal sukaldaritza modernoaren oinarriak. Eguneroko saltsak, hala nola, pil-pila, saltsa berdea edo saltsa Bizkaiko erara, emakume batzuen sukaldeetan sortu ziren, hain zuzen ere, 1918an ateak itxi zituen jatetxeko sukaldari Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben sutegietan.
Gaur, IMQ Igurco Bilbozar foru-egoitzako (Bizkaiako Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa) adineko batzuek, jatetxe horretan prestatzen diren platerretan inspiratutako platerrekin hazitakoek, bisitaldi gidatua egin dute Bilboko Ondare Aretoko erakusketara. Erakusketa hori Foru Aldundiak antolatu du eta datorren igandera arte egongo da ikusgai.
IMQ Igurcoko profesional eta adinekoen senide batzuk bertartatu dira erakusketara adinekoekin, eta guztiek oso alderdi interesgarriak ezagutzeko aukera izan dute, esaterako, sukaldarien errezeta-liburua (1930ean argitaratua), jantokiaren dekorazioa, jatetxearen jatorrizko menuak eta langileekin batera mahaikide ziren pertsona ospetsuak.
Gertatu da taldekide batzuek familiagatik ezagutzen zutela jatetxea, esaterako, jatorriz Kontzezio kalekoa (jatetxearen kokalekua) den emakume batek.