• eu
Kontaktatu

Bilboko adineko batzuek hondakinak egoki kudeatzeak ingurumenarentzat duen garrantzia ikasi dute

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Adinekoen egoitzan egin den tailer baten eskutik, gai hauei ekin zaie: hondakinen problematika, hondakinek  ingurumenean eta kliman duten eragina, hondakinak egoitza barruan edo hortik kanpo kudeatzea, lehengaiak aprobetxatzea edo hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea, besteak beste.
  • IMQ Igurco Bilbozar egoitzak Aldauri fundazioak garatu ohi duen “Banco de tiempo de barrios altos al servicio de las personas mayores” bankuan parte hartu zuen bitartean egin zen ekimena.
  • Denbora-banku horren helburua da herritar guztientzat interesgarriak izan daitezkeen inguruan belaunaldiarteko auzo-sareak sustatu eta horiei laguntzeko jarduerak egitea, lankidetza, elkartasun eta jasangarritasuneko pertsonen arteko harremanak eta harreman sozialak ahalbidetzeko.

 

Bilboko IMQ Igurco Bilbozar zentro gerontologikoko (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa) adineko batzuek “Taller práctico de gestión integral de desechos sólidos” tailerrean parte hartu dute oraintsu, Carlos Andrés Ambrosi ingurumen-ingeniariaren eskutik. IMQ Igurco Bilbozar egoitza eta eguneko zentroak Aldauri fundazioak garatu ohi duen eta zentro gerontologikoa duela urte betez geroztik partaide den “Banco de tiempo de barrios altos al servicio de las personas mayores” bankuan parte hartu zuen bitartean burutu zen ekimena.

Tailer horretan hainbat eduki teoriko eta praktiko izan ziren hizpide, eta alderdi askori ekin zitzaion: hondakinen hierarkia, hondakin solidoen problematika, hondakin solidoek ingurumenean eta kliman duten eragina, hondakinen sailkapena, hondakin solidoak adinekoen arreta-zentroen barruan eta horietatik kanpo kudeatzea, eta adinekoek lehengaien aprobetxamenduan, hondakinen murrizketan, materialen berrerabileran eta sailkapenean eta behin-behineko birziklapenean duten zeregina.

Tailerrak hiru helburu izan zituen. Lehenengoa, IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adinekoei hondakinek ingurumenean eta, ondorioz, kliman duten eraginaren berri eman eta horrekiko sentikor bihurtzea. Bigarrena, zentro gerontologikoan hondakinak nola kudetzen diren azaltzea, eta, azkenik, eguneroko bizimoduan zentro barruan nahiz hortik kanpo ingurumena zaintzeko jokabide arduratsua izateko ezagutza praktikoak irakatsi zizkieten.

Bilboko auzo garaietako denbora-bankuak adinekoen zerbitzura egiten dituen jarduera batzuetan parte hartu du IMQ Igurco Bilbozar egoitzak, hala nola, Konekta programan; horretan, zentro gerontologikoko adinekoei Interneta eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzeko prestakuntza ematen zaie.