- Denbora Bankuaren helburua da, guztien interesen inguruan, belaunaldiarteko auzokoen sareak sustatu eta laguntzeko jarduerak egitea, lankidetza eta elkartasuneko harreman pertsonalak eta sozialak bultzatzeko asmoz.
- Programa horrek adineko aktiboak eta osasuntsuak sustatzen ditu, Bilboko auzo horietako bizitzaren arlo ezberdinetan parte har dezaten.
Bilboko Bilbozar zentro gerontologikoak (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa, IMQ Igurcok kudeatzen duena) lankidetza-hitzarmena sinatu du Aldauri Fundazioarekin, eguneko zentroko egoiliarrek eta erabiltzaileek fundazioaren “Adinekoen zerbitzura sortutako Bilboko Goialdeko Denbora Banku”ko jardueretan parte har dezaten.
Hitzarmen horretan jaso denez –Iratxe Carro (Aldauri Fundazioa) eta María José Arenaza (IMQ Igurco) dira sinatzaileak–, “Adinekoen zerbitzura sortutako Bilboko goialdeko Denbora Bankua”ren helburua da, guztien interesen inguruan, belaunaldiarteko auzokoen sareak sustatu eta laguntzeko jarduerak egitea, lankidetza eta elkartasuneko harreman pertsonalak eta sozialak bultzatzeko asmoz eta, garapen komunitarioaren gaineko jardueren bidez, auzoko bizi-baldintzak hobetzea”, azaldu du Iratxe Carrok.
Adierazi duenez, “adineko aktiboak eta osasuntsuak sustatzen saiatzen gara, eta, zeregin horretan, oztopoak kenarazten ditugu, komunikazioari ate berriak zabaltzen dizkiogu, adinekoen artean, hain zuzen, belaunaldiarteko eta kulturarteko ikuspegitik, adinekoek Bilboko auzo horietako bizitzaren arlo ezberdinetan parte har dezaten”.
María José Arenazak, bestetik, hauxe nabarmendu du: “programa horren bidez, eguneko zentroko egoiliarrek eta erabiltzaileek hobeto eta gehiago jarriko dira harremanetan Bilboko goialdeko auzoetako (Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala) auzokoekin. Hori lortzeko, hainbat jarduera egiten ari dira, hala nola, auzokoen bizi-kalitatea hobetzeko belaunaldiarteko topaguneak sortzen ari dira, adinekoentzako zerbitzuak (denbora-trukearen bidez) sortzen ari dira eta adinekoek auzotarrei esperientzia, jakintza eta denbora ekartzen dizkiete”.
Adinekoen zerbitzura sortutako Bilboko goialdeko auzoetako denbora-bankuak abiarazi dituen jarduera batzuetan parte hartu du jada IMQ Igurco Bilbozar zentroak,esaterako, Konekta programan, zeinaren bidez, zentro gerontologikoko adinekoek Interneta eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzen ikasteko programa batean parte hartu duten.