• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoen egoitza eta eguneko zentroak Cuidados Dignos Fundazioaren Libera-Care egiaztagiria berritu du pandemia betean

Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoen egoitza eta eguneko zentroak Cuidados Dignos Fundazioaren Libera-Care egiaztagiria berritu du pandemia betean

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Cuidados Dignos Fundazioaren ebaluazioa gainditu zuen Bilboko lehen egoitza izan zen, baita bakarra ere, eta haren eskutik loturarik gabeko zentro gisa egiaztatu zen.
  • Gizarte-erakunde, osasun-erakunde eta erakunde soziosanitarioetan pertsona xede izanda eta loturarik gabe pertsonen bizi-kalitatearen eta zainketaren kudeaketa ebaluatzen du Libera-Care Arauak.

IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoen egoitza eta eguneko zentroak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide–, Cuidados Dignos Fundazioaren Libera-Care Arauaren egiaztagiria berritu du datozen bi urteetarako. Agiri horrek bizi-kalitatea eta pertsona xede duen zainketaren zentro kudeatzaile bezala ziurtatzen du, baita loturarik gabeko zentro gisa ere. Ziurtagiri hori lortu zuen Bilboko lehen egoitza eta eguneko zentroa izan zen Zorrozgoitikoa, baita bakarra ere.

Bi urtez behingo egiaztagiria berriz emateko ekitaldian hauek bildu dira zentro gerontologikoan: Esther Aretxabala, Cuidados Dignos Fundazioko Proiektuen Kudeaketaren arduraduna; María Urroz, IMQ Igurco Zorrozgoitiko zuzendaria, eta zentro horretako profesionalen taldea.

Esther Aretxabalak adierazi duenez, «Libera-Care Arauaren bitartez, erakundeen bizi-kalitatea neurtzen da erakundeetan, arretaren alde horren kudeaketa kontuan hartuta. Zaintzen den pertsonaren duintasunaren inguruan sortutako zainketa-eredua da, eta zainketaren asistentzia- eta esku hartze-maila guztietarako balio du, baita espezialitate guztietarako eta zaintzen diren mendeko pertsonen profil guztientzat ere».

Adituak nabarmendu duen bezala, Arau horren eskutik, «erakunde batek pertsona xede duen eta loturarik gabeko zainketaren araberako arretara edo plangintzara hurbiltzen dituen tresnen bidez lor ditzakeen adierazleak identifikatu, kuantifikatu eta  balora daitezke».

María Urrozek, bestetik, hau azpimarratu du: «zentroko profesional guztiek lan itzela egin dute, gai izan baitira pertsona xede duten arreta eta bizi-kalitatearen estandar zorrotzak betetzeko, pandemiaren eraginez egoera hain latza eta zailtasunez betea izan bada eta izaten jarraitzen badu ere».

IMQ Igurco Zorrozgoitiko zuzendariaren aburuz, «profesionalek arreta eta zainketen filosofia hori barneratuta izan dute eguneroko lanean, hala nola lotura fisikoak eta kimikoak erabiltzea ez den beste aukera batzuk proposatzen, zentroko profesional-taldeak egoitzako adinekoak banan-banan eta bakoitzaren gaitasun fisikoak kontuan hartuta, diagnostiko pertsonalizatua egiten eta egoitzako adinekoen segurtasuna, autonomia eta duintasuna bermatzen, pertsonen zaintza biguntzeko dugun konpromiso sozialari eutsita».

Ziurtagiri hori berritu ahal izateko, IMQ Igurco Zorrozgoitik Libera-Care arauren lau zutabeen (“Autonomia Onuragarria” zaintza-eredua; Pertsona xede duen zaintza-eredua; kudeaketaren ikuspegi berri bat behar duen zaintza-eredua; “Bizia eta Pertsona” eredua, eta loturak (fisikoa edota kimikoa) erabiltzearekin loturiko erreferente den adierazlea erabiltzen duen zaintza-eredua) adierazleak arrakastaz gainditu behar izan ditu. Aurrekoez gain, % 5etik beherako prebalentzia frogatu behar izan du loturen erabileran, % 0rako joeraduna, asistentzia- edo esku hartze-maila jakinean loturagai izango ziren pertsona zainduekiko.

IMQ Igurco Zorrozgoiti

IMQ Igurco Zorrozgoiti zentroa Bilboko Zorrotza auzoan dago, eta 140 toki dauzka, honela antolatuta: 80 banako gela eta 16 gela bikoitz toki publikoentzat eta beste 20 banako gela eta 4 gela bikoitz, toki pribatuentzat. Logela guztiek dute bainugela pribatua. Sei solairutan modularizatutako azpiegitura du, eta horri esker, egoitzako adinekoen profilak homogeneiza daitezke. Halaber, eguneko zentroa ere badu, arazo fisikoak dituzten, familia-euskarri txikia duten edo narriadura kognitiboren bat duten 30 pertsonentzat.