Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • IMQ Igurco Bilboko Udalarekin lankidetzan ari da Zorrotzan osasuna sustatzeko programa bat bultzatzeko, ikasleek eta adinekoek partekatzen dituzten jarduerekin

IMQ Igurco Bilboko Udalarekin lankidetzan ari da Zorrotzan osasuna sustatzeko programa bat bultzatzeko, ikasleek eta adinekoek partekatzen dituzten jarduerekin

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Jarduerak honako hauekin lankidetzan garatu dira: IMQ Igurco Zorozgoiti foru egoitza, Osakidetzaren osasun etxea, Lantegi Batuak, Fray Juan ikastetxe publikoa eta auzoko elkarteak.
  • Belaunaldi arteko tailerrak egin dira, eta bi kolektiboek bizi-ohitura osasungarrien inguruko esperientziak partekatu dituzte.
  • Programaren amaieran, “belaunaldien arteko martxa” egin da, haurren eta adinekoen arteko gizarteratzea sustatzeko eta auzoko komunitatea ohitura osasungarrien inguruan sentsibilizatzeko.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saila auzoko komunitatean osasuna sustatzeko proiektu bat bultzatzen ari da Zorrotza auzoan, esperientzia berritzaile baten bidez. Gazteek eta adinekoek jarduera bateratuetan parte hartu dute, bizi-ohitura osasungarrien inguruan harreman aberasgarriak sortzeko.

Zorrotza auzoan parte-hartze komunitarioko prozesuen bidez osasuna sustatzeko programaren barruan kokatzen da proiektu hau. Programa horretan, auzoko eremu soziokomunitarioan lan egiten duten eragile, elkarte eta erakundeek parte hartzen dute.

Helburu horrekin, bada, koordinazio-espazioak egon dira adinekoen IMQ Igurco Zorrozgoiti foru egoitzaren, Fray Juan eskola publikoaren, Zorrotzako osasun etxearen, Zorrotzako auzo elkartearen eta Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren artean, auzoko adineko pertsonen osasunaren errealitatea aztertzeko eta hautemandako beharrei erantzungo dien programa bat diseinatzeko.

Esperientzia horren ondorioz, topaketak bultzatu dira Fray Juan HLHIko Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilen eta IMQko Igurco Zorrozgoiti foru egoitzako erabiltzaileen artean, adinekoen eta haurren arteko hausnarketa bateratua garatzeko helburuarekin, osasun-edukiak sortzeko eta auzoan zabaltzeko.

Lan hori gauzatzeko, belaunaldi arteko tailer batzuk jarri dira abian, ohitura osasungarriak sustatzeko, IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoen foru egoitzako erabiltzaileen eta Fray Juan ikastetxe publikoko ikasleen artean. Jarduerak aurten garatu dira, hiru ardatz tematikotan oinarrituta: "Zaindu zeure osasuna", “Hobetu zeure aldartea”, eta "Saihestu arriskuak".

Tailerrak amaitu ondoren, proiektua bukatzeko, proiektuan parte hartu zuten pertsona guztiek belaunaldien arteko ibilaldi bat egin zuten abenduaren 13an. Eskolako haurrek, IMQ Igurco Zorrozgoiti foru egoitzako adineko pertsonek, Lantegi Batuak-eko langileek, Osasun eta Kontsumo Saileko eta osasun etxeko langileek, eta auzoko elkarteetako kideek ibilaldia egin zuten Igurco egoitzatik Zorrotzako osasun etxeraino. Bidean, auzoko bizilagunei esku-orriak luzatu zizkieten, bizi-ohitura osasungarriei buruzko aholkuak ematen zituztenak, tailerretan elkarrekin egindako lanaren fruitu. 

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak hainbat proiektu lantzen eta babesten ditu, osasunari dagokionez gazteen eta adineko pertsonen arteko lotura indartzeko, ikuspegi guztietatik, gizarte osasuntsuagoa eraikitzeko funtsezko pieza den aldetik.