IMQ Igurco Bilbozar (Bilbo) eta Orue (Amorebieta-Etxano) adinekoen egoitzetako profesional batzuek lehen pertsonan kontatu dituzte COVID-19aren pandemia hasi zenetik egoitzetako adinekoak zaintzen bizi izan dituzten esperientziak.
Nola sentitu diren eta egoerari nola egin dioten aurre kontatu dute. Bi zentroetako adinekoekin batera konfinamenduan zehar nola bizi izan diren, eta adinekoen senideek emandako laguntzaz aritu dira, senideen bisiten murrizketa osatzeko arreta eta maitazarrea eman dizkietela adierazi, besteak beste.
Emozioz beteriko adierazpenak dira, egoitzetako adinekoen tratua gozatzeak duen garrantziaren balioa nabarmendu dutenak.
Bideo horren bidez, omenalditxoa egin nahi zaie IMQ Igurcoko profesionalei, pandemiaren hasieratik egin duten lan itzelagatik, eta hitza eman nahi izan zaie lehen pertsonan beren bizipenak, sentsazioak eta emozioak adieraz ditzaten, horien emaitza bikainak agerian baitaude.
Bideo hori IMQ Taldearen kanalean dago ikusgai, Youtuben, hemen klik eginez.