• eu
Kontaktatu

Durangoko Pastoraleko gazteek Aste Santua Amorebieta-Etxanoko adineko pertsonekin partekatu zuten

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Garai bereziaz baliatu ziren, belaunaldi ezberdinetako pertsonak elkar hurbiltzeko

Sorreratik bertatik, Aita Pasionistekin batera, Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue egoitzak mirespen bereziarekin bizi izan du Aste Santua. Durangaldeko gazteen eta adinekoen arteko harremanak estutzeko asmoz, ikuspegi kristautik, Jesukristoren Pasioaren, Heriotzaren eta Berpizkundearen oroitzapenetan, Durangoko Pastoraleko kide diren gazte talde batek belaunaldi arteko programa garatu zuen egoitzako adineko jendearekin.

Lehenengo egunean, bi taldeek hainbat jokoz osatutako yinkanan hartu zuten parte, elkar ezagutzeko eta gazteen eta adinekoen artean loturak sortzeko. Bigarren egunean, egoiliarrek beren garaietan nola bizi ziren eta ordudanik gauzak nola aldatu diren kontatu zieten gazteei: nola egiten zuten lan etxean eta nekazaritza lurretan, lanaren zailtasunak, seme-alabak aurrera ateratzeko egin beharreko esfortsua, eta abar. Azkenik, hirugarren eguneko topaketak jolas-izaera izan zuen; bingoa antolatu zen —bingo eta lineetan ematen diren opariekin—. Bukatu ondoren, askaria egin zen, eta kontu-kontari, ondo pasatzeko beta izan zuten parte-hartzaile guztiek.

Egoitzatik adierazi duten bezala, «egoiliarrek asko disfrutatu dute. Izugarri eskertzen dugu Aste Santua alaitzeko balio izan digun Durangoko Pastoraleko gazteen bisita».