- Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti foru-egoitzako senide batzuei otu zitzaien, beren senideak egoitzan sartzeko erabakiaren eta horrek dakarren moldatze-prozesuaren gaineko kezkak, zalantzak, aurkako sentimenduak eta esperientziak elkarri jakinarazteko asmoz.
- Egoitzak ekimena hartu egin zuen eta talde-terapian aditua den psikologo bat jarri zuen senideen eskura, elkarraldiak zuzen zitzan.
- Koronabirusa ustekabean sartu denez, lehen bilerak zuzenean eta hilean behin antolatzen ziren eta orain, bideokonferentziaren bidez eta astean behin.
Abenduan, Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti zentro gerontologikoko –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– adinekoen senide batzuek egoitzako zuzendari María Urrozi komentatu zioten zentroko beste senide batzuekin esperientziak elkarri jakinarazteko aukera, hain zuzen ere, kezkak, zalantzak, aurkako sentimenduak eta antzekoak elkarri jakinarazteko. Hortaz, zuzendariak ideia hartu egin zuen eta zentroko talde psikosozialari proposatu zion egoitzako adinekoen senideen artean laguntza-talde bat osatzeko, “beren senideak egoitzan sartzeko erabakiaren eta horrek dakarren moldatze-prozesuaren gaineko esperientzia elkarri jakinarazteko”.
Taldeari ideia ona iruditu zitzaion. Gainera, IMQ Igurco Zorrozgoitiko psikologoetako batek, Amaia Loizagak, esperientzia ugaria du talde-terapian: “talde irekia da, eta hori zentroko Psikologia departamentuak zuzentzen du; taldeak zentroko jakintza-alor arteko taldearen laguntza du, besteak beste, emozioak modu osasungarrian kudeatzen laguntzeko tresnak emateko, moldatzeko prozesuan lagun egiteko edo senidearen autozainketa hobetzeko helburuz”.
Saio horiek hilean behin egiten ziren, zuzenean, COVID-19aren pandemia agertu arte. Bisitak murriztu egin direnez, senideek ezin dute egoitzara joan, ezta taldera zuzenean bertaratu ere; hortaz, “online egitea erabaki genuen, edonola senide parte-hartzaileek faboratuta, zeren eta adinekoen eta senideen arteko aldentzeak eragina izan baititzake adinekoen bizitzen hainbat alderditan, eta sentimendu txarrak sortu: segurtasun-gabezia, kezka, ziurgabetasuna, tristura, ….”, azpimarratu du psikologoak.
Beraz, egoitzakoek hau erabaki dute: “garrantzi handia du senide-talde honekin jarraitzeak eta parte-hartzaileei bizi izaten ari diren unearen gaineko beren sentimenduak, zalantzak eta kezkak elkarri jakinarazteko espazio hau eskaintzeak. Halaber, sentitzen ari diren emozioak adierazi eta beren buruak beste batzuen esperientzietan islatuta ikusten dituztenez, elkarri laguntzen diote, eta laguntza horren bitartez elkar ulertzeko eta lagun egiteko sentimendua areagotu egiten da”, azaldu du Amaia Loizagak.
Halaber, zentroko Psikologia departamentuak zuzentzen duenez eta egoitzako jakintza-alor arteko taldearen laguntza duenez,tresna psikologikoak ematen zaizkie senideei, “emozioak modu osasungarrian kudeatzen laguntzeko, aldentze-prozesu hori lasaiago eraman dezaten”.
Gaur egun, saio horiek IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzan astean behin egiten dira, “uste dugulako senideak oso une larriak igarotzen ari direla eta laguntza hori behar-beharrezkoa eta funtsezkoa dela”. Gainera, horrek hainbat sentimendu indartzen dizkie, “hala nola, lasaitasuna, konpainia, adorea, segurtasuna, konfiantza, …”, amaitu du azaltzen adituak.
Talde horren hurrengo saioa maiatzaren 8an –ostirala– izango da, 16:30ean, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroan.