Aurkezpen

IMQ Igurco Zorrozgoiti zentro gerontologikoa arretarako baliabidea da, eta egoitza-zerbitzua nahiz adinekoentzako eguneko zentroa daude bertan. Bilboko udalerriko Zorrotza auzoan dago kokatuta, eta, era guztietako garraio publikoa eskaintzen duenez, senideak eta bisitariak erraz-erraz iristen dira bertara (Bilbobus, Bizkaibus eta FEVE).

Diziplina arteko taldeak banakako arreta integrala eskaintzen du sei solairutan modulutan banatuta dagoen azpiegituraren barruan, eta, horri esker, badago bertako egoiliarren profilak homogeneizatzerik, haien gizarteratze-prozesua hobetzerik eta talde profesionalen eraginkortasuna areagotzerik.

IMQ Igurco Zorrozgoiti IMQ Igurcok kudeatutako zentroa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegitura sozialen sareko kidea da. Bestetik, 140 egoitza-leku eskaintzen ditu, eta honelaxe daude banatuta: banakako 80 logela zein 16 logela bikoitz, egoitza-leku publikoetarako; eta banakako 20 logela zein 4 logela bikoitz, egoitza-leku pribatuetarako. Logela guztiek bainugela pribatua dute.

Bisita birtuala