- Aplikazioaren bertsio berria, 3.3.0, gaurtik, maiatzak 6, dago eskuragarri.
IMQ Igurcon badakigu zein garrantzitsua den zuentzat informazio argia eta eskuragarria izatea. Horregatik, gure aplikazioa lantzen dihardugu, zentroko egunerokotasuna eta ematen den arreta erraz ezagun dezazuen.
Ildo horretan, Egoitza Gardenak aplikazioa hobetu dugu, informazio eta dokumentu interesgarriak modu erosoagoan eskura edukitzeko.
Aplikazioaren bertsio berria, 3.3.0, gaurtik, maiatzak 6, dago eskuragarri, eta honako berrikuntza hauek dakartza:
-
Zerbitzuaren fakturak ikusi eta deskargatu ahal izango dituzue.
-
Zentroak zuekin partekatzen dituen dokumentu garrantzitsuak eskuratu ahal izango dituzue, hala nola kontratuak, baimenak edo txostenak.
-
Lo-kontrolak zein ordutan egiten diren kontsultatu ahal izango duzue (egoitzetan bakarrik).
-
Atsedenaldiari eta elikadurari buruz talde profesionalak idazten dituen oharrak ere kontsultatu ahal izango dituzue.
Hobekuntza hauen bidez, hobeto informatuta eta zentrotik gertuago sentitzea nahi dugu, informazio argi eta eguneratuarekin.
Aplikazioa instalatuta baduzue, zuen telefonoko aplikazioen dendatik eguneratu besterik ez duzue egin behar.
Oraindik erabiltzen ez baduzue, aplikazioa deskarga dezakezue IMQ Igurco – Egoitza Gardenak bilatuz Google Play edo App Store-n. Erregistroa osatu ondoren, erraz erabiltzen has zaitezkete.
Aplikazioari buruzko edozein zalantza, iruzkin edo iradokizunetarako, idatzi soporte@igurco.es helbidera, eta atsegin handiz laguntza eskainiko dizuegu.
Eskerrik asko zuen konfiantzagatik. Egunero lanean jarraitzen dugu familiekiko arreta eta komunikazioa hobetzeko.