Kontaktatu

Erabiltzaileek eta sendiek 8,2 puntu eman dizkiote IMQ Igurcoren arretari

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Inkestek 675 erantzun jaso dituzte guztira, eta horietatik % 64,9 zentroekin urtebete baino gehiagoko lotura duten pertsonenak dira, zeinen iritzia esperientzia zabalago batean oinarrituta dagoen.

Azken gogobetetze-inkesten emaitzen arabera, erabiltzaileek eta haien sendiek 10 puntuetatik 8,2 eman dizkiote, batez beste, IMQ Igurcoren bederatzi egoitzetan eta hamabi eguneko zentroetan jaso duten arretari. Emaitza horiek 2025ean erregistratutako 8,1 puntuazioa hobetu egin dute, eta, hortaz, erakundeak emandako zaintza eta zerbitzuekiko konfiantzaren isla dira.

Inkestek 675 erantzun jaso dituzte guztira, eta horietatik % 64,9 zentroekin urtebete baino gehiagoko lotura duten pertsonenak dira, zeinen iritzia esperientzia zabalago batean oinarrituta dagoen. Halaber, inkestatuen % 51k 9 edo 10 puntu eman dizkiote IMQ Igurco gomendatzeko probabilitateari. 

Inkestetan baloraziorik onena lortu duten eremuen artean, laguntza-langileek eta erizainek emandako arreta, arreta psikosoziala, komunikazioa eta zentroen garbiketa nabarmentzen dira. Izan ere, MQ Igurcoren instalazioetan arreta jasotzen duten adinekoen bizi-kalitatearekin, ongizatearekin eta eguneroko esperientziarekin estuki loturiko zerbitzuak dira.

Entzutea, hobetzen jarraitzeko
Gogobetetze-inkestek aukera ematen diote IMQ Igurcori erabiltzaileen eta haien sendien esperientziak ezagutzeko, hobetzeko aukerak identifikatzeko eta zerbitzuak haien behar eta itxaropenetara egokitzen jarraitzeko.

Entzute aktibo hori Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Integralarekin (adineko bakoitzaren ongizatea, duintasuna eta lehentasun indibidualak lehenesten dituen eredua) duen konpromisoaren parte da.  

Esker ona
IMQ Igurcok eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaile eta sendi guztiei gure erakundean konfiantza jartzeagatik, inkestetan gogoz parte hartzeagatik eta haien iritziak eta iradokizunak ezagutarazteagatik.

Era berean, erakundeak berariaz aintzat hartzen ditu talde profesionalen ardura eta konpromisoa, haien eguneroko lana funtsezkoa baita arreta hurbila, pertsonalizatua eta aparta eskaintzeko.