• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Gernikako adinekoek erortzeko duten arriskua balioesten ikasiko dute, eta baita erorikoak izanez gero zelan jokatu ere

Gernikako adinekoek erortzeko duten arriskua balioesten ikasiko dute, eta baita erorikoak izanez gero zelan jokatu ere

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • “Erorketen prebentzioa” izeneko tailerra alor horretan esperientzia zabala duten IMQ Igurco Forua egoitzako Asier Lopez fisioterapeutak eta Janire Achicallende psikologoak emango dute Gernikako Gurutze Gorriaren egoitzan.
  • Tailerrean, adineko pertsonak, erorketa bat gertatzen denean euren kalteak baloratzeko eta mugikortasun urriko kasuetan lurretik altxatzeko trebatuko dira, eta indarra eta oreka bultzatzeko ariketak ere landuko dira.

 

Bizkaiko Gurutze Gorriak adinekoei zuzendutako ‘Erorikoen prebentzioa’ izeneko tailer monografikoa egingo du datorren asteartean, urriaren 26an, 10:00etatik 11:30era, Gernikako egoitzan (Aldape kalea, 6). Tailerra, alor horretan esperientzia zabala duten Asier Lopez eta Janire Achicallende IMQ Igurco Forua egoitzako fisioterapeuta eta psikologoak emango dute, koronabirusaren aurkako segurtasun eta prebentzio neurri guztiak gordez.

Gurutze Gorriaren tailerrak adinekoen hauskortasuna hautematea izango du helburu (autoezagutzarako prestakuntza), eta baita erorketa baten ondorioen balorazioari buruzko prestakuntza ere (lesio larriak detektatzea). Horrez gain, adinekoa erori bada eta altxatzea eragozten dion lesiorik ez badago, lurretik altxatzen erakutsiko zaio. Tailerrean, adinekoak giharrak indartzeko eta erorikoak saihesteko oreka lantzeko ariketetan prestatzea ere landuko da.

Erorikoen intzidentziak gora egiten du adinarekin batera. Dagoen literatura zientifikoaren arabera, urtero, 65 urtetik gorako 3 pertsonatik bat, gutxi gorabehera, erori egiten da, eta kopuru hori % 50era irits daiteke 80 urtetik gorakoen kasuan; gainera, erortzen diren pertsonen erdiak eroriko bat baino gehiago izaten du. Adina da erortzeko arrisku-faktore nagusietakoa, eta 65 urtetik gorako pertsonak dira erorketa bat jasan ondoren hilkortasun edo lesio larriak izateko arriskurik handiena dutenak.