-
Harrobia Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuko Egokitze Fisikoko Goi-mailako Teknikari ikasleak proiektu bat garatzen ari dira foru-egoitza eta eguneko zentro horretako adinekoen gaitasun funtzionala hobetzeko.
-
Proiektu horretan hainbat alde lantzen dira, hala nola muskuluen indarra, oreka eta mugimenduen koordinazioa, autonomia pertsonala sustatze aldera.
hogar.
IMQ Igurco Bilbozar egoitza eta eguneko zentroa –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– lankidetza-hitzarmen bat sinatu du oraintsu Harrobia Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuarekin –hezuntza-kooperatiboa, euskarazko lanbide-heziketa eta gizarte-ekonomiako enpresak sustatzen dituena. Erakunde biek Bilbo Zaharrean dute egoitza.
Hitzarmen horren helburua da adinekoen gaitasun funtzionala iraunarazi eta hobetzea, eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak egiteko ezinbesteko alderdia baita. Xede hori zehazteko, bi erakundeek elkarlaneko, belaunaldiarteko eta komunitateko proiektu bat abiarazi dute zahartze osasuntsua sustatze aldera.
Hala, proiektu horretan IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adinekoek eta profesional batzuek eta Harrobia Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuko Egokitze Fisikoko Goi-mailako Teknikari ikasleek parte hartu dute.
Gaitasun funtzionalari buruzko helburua lortzeko, IMQ Igurco Bilbozar egoitzako erabiltzaileek bi hilabetez, astero, saio bi egin dituzte osagai anitzeko ariketa fisikoa egiteko, Harrobia Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuko ikasleek gidatuta.
Lehenengo bi saioetan, ikasleek proiektu horren edukia eta metodologia erakutsi zituzten IMQ Igurco Bilbozar eguneko zentroan, eta, aldi berean, erabiltzaileen artean loturak eta konfiantza sustatu ziren, ariketak egin zitzaten, eta esku-hartzearen fasean jarduerari ez diezaioten utz saiatu.
Bigarren fasean, IMQ Igurco Bilbozar zentroko erabiltzaileak Harrobia eraikinaren instalaziotara joan ziren, muskuluen indarra, oreka eta mugimenduen koordinazioa garatzeko saioak egiteko. Hori guztia, ohitura osasungarria sustatzeko eta adinekoak jabearazteko bizimodu fisikoki aktiboa izateak duen garrantziaz.
Proietuaren azken fasea Bilboko Mariaren Bihotza Plazako Parke Biosasungarrian gauzatu zen, eta gaitasun kognitiboak, orientazio espaziala eta jarduera fisikoa estimulatzeko ariketak konbinatu ziren.
Ondorio gisa, eta proiektuaren arduradunen iritziz, bi hilabetez elkarrekin aritu ondoren, ikasleek nahiz eguneko zentroko erabiltzaileek pozik egon direla eta antzeko gai eta jarduerari buruzko proiektuetan parte hartzen jarraitzeko prest egongo liratekeela adierazi dute.
Harrobia Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuko Jarduera Fisikoen eta Kirolaren irakaskuntza-familiaren Lanbide Heziketako irakasle eta ikertzaile Raúl Sánchezek adierazi duenez, «proiektu horrek aukera eman digu ikasleek hezkuntza-balio nabarmenak eskura ditzaten, hala nola jarduera fisikoa hainbat pertsona-talderekin egitea, oraingo honetan adinekoekin, eta gure ikasleek trebetasun sozial eta komunikatzeko garrantzitsuak –esaterako, entzute enpatikoa– gauzatzea. Beren bizi-esperientzia luzearen ondoriozko bizitza-ikasbide itzelak ezagutarazi dizkieten pertsona batzuen errealitatea ezagutu dute ikasleek. Bestela, agian ez lukete horiek entzuteko aukerarik izango».
Sánchezek, halaber, aintzat hartu du, bestetik, belaunaldiarteko esperientzia horiek «ariketa fisikoak pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egin dezakeenari buruzko ikuspegi oso baliotsua eman diete, ikasten ari direnaren eta gizarteari eman diezaioketenaren balioa nabarmenduta, zuzenean eta test bidez ikusita proiektu horretan parte hartu duten adinekoek beren bizi-kalitatea hobetu dutela, bai fisikoki, bai emozionalki».
IMQ Igurco Bilbozar zentroko fisioterapeuta David Estallok, bestetik, hau adierazi du: «ekimen horrek ondorio onuragarriak dakartza maila funtzionalean eta emozionalean. Lehenengoari dagokionez, jarduera horretan gaitasun fisikoa (indarra, oreka eta koordinazioa) zuzenean landu da, eta, horretan, adinekoek parte hartu dute, gaur egun sedentarismoa eta jarduera fisikoa ahalik eta gehien murrizteko joera duten pertsonak alegia. Hala, dinamika hori hautsi dute, eta bizitza aktiboaren joerarekin jarraitzeko aukera dute, Harrobia Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuko ikasleekin egindakoak oinarri hartuta».
Onura emozionalari dagokionez, «belaunaldiarteko jarduera da, zeinean adina eta esperientzia gaztetasun eta adorearekin nahasten diren. Halaber, zentrotik kanpo egiten da jarduera, eguneroko ohikeria hautsita, jende berria ezagututa eta eguneko zentroko erabiltzaileen arteko harremanak areagotuta. Nork bere burua hobetzeko aukera bat ere bada, eta parte-hartzaileak autoerrealizazio pertsonalera hurbil daitezke, izan dezaketen mendekotasun-sentimendutik aldentzen dituen eraginkortasun-zentzua lortuta».