- Amorebietako egoitzan adinekoen segurtasun klinikoan eta zainketetan eta asistentziaren leuntzean lortutako oreka adierazi du ziurtagiriak.
- AENORek ziurtatutako auditoretza pandemiaren testuinguran gainditu da, izan ere, pandemiak aurreko hilabeteetan aldaketa sakonak egitera behartu du zentroa.
Bizkaiko IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioak, Amorebieta-Etxanon kokatuta dagoenak, AENORen auditoretza gainditu ondoren, UNE 179003 Arauaren araberako ziurtagiria berritu du oraintsu, hain zuzen, pazienteen segurtasunerako arriskuak kudeatzeko sistemari dagokiona.
2018an, egoitza Euskadin ziurtagiri hori lortu zuen lehena izan zen. Egun, azken hamakedetako osasun publikoaren erronka nagusian bete-betean eta COVID-19ari aurre egiteko zentroan adinekoen segurtasuna zaintzeko zentroak hartu dituen aldaketa sakonen ostean, arrakasta handiz bete ditu erakunde ziurtatzaileak aztertutako segurtasun-estandarrak.
IMQ Igurcoko Kalitateko ardurarun Iker Martínek azpimarratu duenez, “SARS-CoV-2aren kutsatzea prebenitzeko garatutako esku-hartze planak ikuskatu dira zentroan. Halaber, egoitza bizikidetza-unitateen modularizazioa aztertu da, hura pandemiaren egoerara egokitzeko eta, era berean, egoitzako sektoreak profesionalen kategoria jakin batzuentzat esleitzea, hala nola laguntzaileentzat eta fisioterapeutentzat, kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko”.
IMQ Igurco Orue egoitzako zuzendari Mercedes de la Sotak, bestetik, hauxe nabarmendu du: “koronabirusak eragindako pandemiaren testuinguru gorabeheratsu honetan ere, IMQ Igurco Orueko profesionalek adinekoekiko hurkotasuna areagotu dute. Egoitza-zentroetako mugikortasun eta bisiten murrizketei buruz indarrean dauden arauak, gure profesionalek asistentziaren eta zainketen humanizazioan duten erabateko inplikazioarekin konpentsatu dira. Haiek arindu egin dute, egunez egun, beren senideekiko zuzeneko tratua murriztea, eta, beste behin ere, esan daiteke gure profesionalak familia bat izan direla eta direla gure egoiliarrentzat”.
IMQ Igurco Orueko zuzendariak eskertu egin du profesional guztiek pazienteen segurtasunerako arriskuak kudeatzeko sistemaren ziurtagiria berritzeko egin duten baterako lana.“Prozesuetan berrikuntzak inplementatzeko gai izan gara, eta berrikuntza horiek aintzat hartu dira auditoretzan”. Besteak beste, erregistroak automatizatzea, dagoeneko % 100ean tableta informatikoen bidez inplementatuta — zeinei esker, profesionalek asti gehiago izan duten erabiltzaileei arreta emateko—, eta gorabeherak denbora errealean betetzea.
Halaber, adinekoen arretan berrikuntza teknologikoa eta humanizazioa bateratzen dituen beste alderdi bat da zentroan “Egoitza Gardenak” izeneko IMQ Igurcoren aplikazioa ezarri izana. “Aplikazio mugikor horri esker, senideek adinekoak ikus ditzakete bideokonferentzia bidez, eta egunero, orduz ordu, senideari buruzko informazio sanitario eta ez-sanitario guztia eskura dezakete. Aplikazioak egoitzan dagoen adinekoaren familiarekin partekatzen du zentroko profesionalek adineko pertsona horri buruz adierazten duten informazioa; horrela, familiaren eta adinekoen arteko binomioaren komunikazioa errazten da. Egiten dena erakutsi egiten da eta familiei jakinarazten zaie” .
Azkenik, IMQ Taldeko Pazienteen Kalitate eta Segurtasuneko arduradun Isabel Urrutiak azaldu duenez, “ziurtagiria berritu izanak egoitzako adinkoentzat eta horien familientzat hauek darkartza: medikazioaren kudeaketa hobetzea; infekzioen, erorikoen eta presio-ultzeren prebentzioa, tratamendua eta kontrola; bihotz-biriketako bizkortze-protokoloak zabaltzea eta desfibriladoreak erabiltzea; pazienteak identifikatzeko sistema izatea; egoitzako adinekoen nutrizioa zaintzea; egoitzako adinekoen, horien senideen eta laguntzaileen prestakuntza aktiboa izatea; eta, gaur egun, pandemiaren testuinguruan, IMQ Igurco Orue egoitzan SARS-CoV-2 birusak kutsatzeko arriskua murrizteko hartu diren neurriak egokiak izan direla eta AENOR bezalako kanpoko erakunde entzutetsu batek egindako auditoretza zorrotz bat gainditzeko gai direla berrestea”.
Gaur egun, IMQ Igurco Oruek Arrisku Klinikoen Mapa bat du, eta horrek hainbat dimentsio biltzen ditu; horiek guztiak protokolo eta prozedura kliniko normalizatuetan jasota daude eta aginte-talde asistentzial baten bidez aldizka kontrolatzen eta neurtzen diren helburu eta adierazleekin lotuta daude. COVID-19ak testuinguru pandemiko batean duen funtzionamenduari dagokionez garatutako esku-hartze planak gehitu zaizkio horri duela gutxi.