-
Raúl Pérez Uruburu grafitigileak, ‘Alive’ goitizenez ezagunak, istripu larri bat izan zuen 2006an. Harrezkeroztik, bere obren bidez, bere buruaren mugak gainditu dituen pertsona baten eta arte-adierazpenaren esenplutzat hartu da.
-
‘Alive’ artistak, egoitzako adinekoek, horien senideek eta profesionalek mihise bat sortu dute elkarrekin, adina, gaitasunak edo pinturari buruzko aurretiazko ezagutzak kontuan hartu gabe.
- Artista hiritarraren obrak egoitzan egongo dira ikusgai, irailaren amaierara arte.
Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– zazpigarren urtemuga ospatu du, belaunaldiarteko arte hiritar askotariko eta inklusiboari buruzko ekimen baten eskutik.
Egun horretako protagonista –zentroko adineko erabiltzaile, horien senide eta profesionalekin batera– Raúl Pérez Uruburu, ‘Alive’ goitinez ezaguna, izan zen. 43 urteko grafitigileak, 90eko hamarkadan oso entzutetsua izan zenak, istripu larri bat izan zuen 2006an, zeinaren ondorioz, koman egon zen eta berriro hastera behartu zuen, hots, hitz egiten ikastera, eta gurpil-aulki batean bizitzera.
Topaketa horren programaren barruan, artistaren mihisen erakusketa bat zabaldu zen, eta hori irailaren amaierara arte egongo da ikusgai IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzan. Halaber, Still Alive dokumentala proiektatu zen egoitzan, zeinean istripua izan aurretik eta ondoren euskal artista hiritarren bizitza kontatzen den. Era berean, egoitzako adinekoekin, horien senideekin eta profesionalekin mihise bat sortu zen hainbat teknika erabilita, adina, gaitasunak edo pinturari buruzko aurretiazko ezagutzak kontuan hartu gabe.
«Ilusioa aldaketaren eragile gisa, egoera zailak gainditzeko lagungarri» mezua jakinarazi zuen Raúl P. Uruburu ‘Alive’ artistak topaketan. Adierazi zuen bezala, istripuak eragindako arrasto larriak gorabehera, «barruko ahots batek hau esaten zidan: “Inspira zaitez, ez utzi inoiz sortzeari"». Leitmotiv horri jarraitzeari esker, grafitiak eta mihiseak margotzen jarraitzen du, kirolak egiten ditu, hala nola parapentea, padel surfa edo crossfit-a, antzeko egoeran daudenen aholkulari da eta Euskal Herriko Unibertsitatean hizlari da.
IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzan izandako topaketan zehar, ‘Alive’ artistak ilusio hori kutsatu zuen belaunaldiarteko askotariko foro inklusiboan. Izan ere, bertaratu zirenei bizi-baikortasuna ez ezik, ehun urte betetzeko nahia ere ezagutarazi zizkien.
Horren harira, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako zuzendari Yolanda Arteagoitiak hitz hauek esan zituen: «mihisi hori sortu izanak egunero gogoraraziko du, Zorrozgoitiko horma batetik, sormenak autoestimua hobetzen duela, komunikatzeko gaitasuna garatzen duela, gizarte-harremanak eta norberaren integritatea sendotzen dituela, etengabe aldatzen ari den ingurune batera moldatzeko gaitasuna areagotzen duela eta erronkei aurre egiteko aukera ematen duela, aldi berean irudimena garatuta. Urtemuga hain berezia elkarrekin ospatu izana, artearen eskutik eta bere burua hobetzen duten pertsonen esenpluak ikusita, oso bizigarria izan da parte-hartzaile guztiontzat».