- IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko foru-zentroko adinekoek – horietako batzuk jatorriz, Zorrotzakoak– auzo horren bitxikeriak eta garrantzi historikoa ezagutu zituzten.
IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa) adineko-talde joriak bisitaldi gidatua egin du gaur, oinez, Bilboko Zorrotza auzoko kaleetatik.
Ekimen horren izena ‘Ezagutu Zorrotza oinez’ da, eta, Bilboren historia, pasadizo eta bitxikerien eskutik Hiribilduko ondarea ezagutarazteaz arduratzen den ‘Bilbao Izan’ udal-programan kokatzen da.
Bisitaldi horretan zehar jakin izan denez, programan parte hartu duten pertsona batzuk Zorrotzakoak dira jatorriz, baina auzo barruko historiaren alderdi ezezagunak ezagutu dituzte (horietako batzuek, gainerakoei azaldu dizkiete).
Zorrotzako Auzo Elkartearen 50. urteurrenaren barruan antolatu da ekimen hori.