Adinekoen arretaren orainari eta geroari buruzko txosten hori zuzenean aurkeztu berri da, Interneten, Cuídemi-ren YouTube kanalaren bitartez; aurkezpenean sektoreko aditu gailenek parte hartu dute, hala nola IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canalesek.
Txosten horrek sektoreko eremuen 360 graduko ikuspegia ematen du, hots, esperientziak partekatu eta etorkizun hurbilean benetako eragina izan dezaketen konponbide teorikoak ez ezik praktikoak ere ematen ditu.
IMQ Igurcok teknologiaren bidez egoitzak modernizatzeari buruzko atal baten eskutik parte hartu du agirian, hain zuzen, Txostenaren 61. orrialdetik aurrera. Atal horretan, IMQ Igurcok teknologia berriak egoitzetako adinekoen, erabiltzaileen, horien senideen eta profesionalen bizi-kalitatea hobetu aldera erabiltzeko egin duen apustua agerian jarri duten hainbat alderdi jaso dira.
Esaterako, Egoitza Gardenak aplikazioa, zeinaren bidez senideek denbora errealean, aplikazio mugikor baten bitartez, egoitzan dagoen senidearen eguneroko bizitza ezagut dezaketen, edo zentroetako profesionalen erregistroen automatizazioa. Halaber, IMQ Igurcoko Asistentzia zuzendari mediko Iñaki Artaza doktorearen iritzi-tribuna sartu da txostenean, zahartzearen ohiko prozesuari eta adinekoari etapa bakoitzean lagungarri gerta dakizkiokeen zerbitzuei buruz.
Cuídemi 2020 txostena hemen eskuragarri:
https://cuidemi.com/informe-2020/