• eu
Kontaktatu

IMQ Igurcok Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren gaineko diploma lortu du

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Erakunde horren ‘Kanpo-egiaztapena’ gainditu ondoren.
  • IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canalesek hartu zuen kudeaketa aurreratuaren gaineko diploma, Vitoria-Gasteizen hilaren 18an izandako ekitaldian.

 

IMQ Igurcok Kudeaketa Aurreratuaren gaineko diploma lortu du, Euskalitekin lehen egiaztapena egin ondoren. Hortaz, IMQ Segurosen lorpenari gehitu zaio hori, aseguru-erakunde horrek Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera egindako lehenengo kanpo-ebaluazioan Urrezkoa A lortu baitu.

IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canalesi eman zioten diploma, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, gala jendetsu batean, Urkullu lehendakaria bertan zela.

Kudeaketa Aurreratuaren gaineko diploma lortzeko, IMQ Igurcok Euskaliten ‘Kanpo-egiaztapena’ gainditu behar izan du, hots, Fundazioaren zuzendaritza-taldearen eta Ebaluazio Klubeko kideen –kudeaketa-gaietan adituak– arteko gogoeta, erakundeari hainbat alderdiz –gauzak nola egiten ari diren, zein emaitza lortu duten– gogoeta egiten laguntzeko asmoz, baita hobetzeko lehentasunak zehazten ere. Oraingoz, Euskadiko milatik gora erakundek atera diote onura kanpo-egiaztapeneko zerbitzu hari.

Euskalit fundazio gisa eratutako erakunde-taldea da, Eusko Jaurlaritzak bultzatua, euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko, horien lehiakortasunari laguntzeko eta, hortaz, Euskadiko garapen jasangarriari laguntzeko.

Euskaliten Urrezko A IMQrentzat

Ekitaldi berean IMQ Seguros erakundeari Euskaliten Urrezko A eman zioten. Kudeaketa-jardunbideetan garapen- eta aurrerapen-maila handia egiaztatzen duten eta interes-talde guztien –bezeroak, langileak, akziodunak, hornitzaileak eta gizartea, oro har– gogobetetasun orekatua lortu nahi duten enpresa, ikastegi, osasun-zentro eta Euskadiko beste erakunde batzuek lortzen dute aintzatespen hori.

IMQ-k Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaz baliatzen da kudeaketa-sistema ebaluatu eta  hobetzeko, eta Euskaliten Ebaluazio Klubeko kideek egindako kanpo-ebaluazio zehatza gainditu ondoren lortu ditu sari horiek.

Aintzatespen horiek bi helburu lortu nahi dituzte. Alde batetik, kudeaketa aurreratuena duten erakundeak zein diren jakitea, besteen pizgarri eta erreferentzia izan daitezen; eta, bestetik, erakunde horiek egindako ahalegina eta kudeaketa-maila aurreratua jendaurrean aintzat hartzea.

Aintzatespen horiek lortu ahal izateko, erakunde  bakoitzak aldez aurretik bere kudeaketa-sistemak garapen-maila jakin bat lortu duela egiaztatu behar du. Horretarako, Euskalitek euskal erakunde eta enpresei Kanpo Egiaztapen eta Kanpo Ebaluaziorako zerbitzuak ematen dizkie, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera. Azterketa hori Euskaliten Ebaluazio Klubeko kideek egiten dute, hain zuzen, bi mila pertsona inguruk; gehienak kudeatzailetza- edo zuzendaritza-kargudunak dira, fundazioarekin modu altruistan elkarlanean ari direnak, hots, kudeaketaz dituzten ezagutzak eta esperientzia partekatzen dutenak.