• eu
Kontaktatu

IMQ Igurcoko adinekoek musika klasikoaz gozatzen dute

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

Musika eta musikarien zaindari den Santa Zeziliaren eta Musikaren Egunaren esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adineko eta profesional batzuk Bilboko Euskalduna Jauregira joan ziren, Santa Zezilia –azaroaren 22a– baino egun batzuk lehenago. Jauregian Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) entsegua ikusi eta entzun zuten, BOSen proiektu pedagogikoa den Musikahazi ekimenaren barruan. 

Denboraldi sinfonikoaren barruan, IMQ Igurco Bilbozar egoitzako musikazaleek Maurice Ravelen ‘Alborada del gracioso’, ‘Menuet Antique’ eta ‘La valse’ konposizioen  entseguez, Erik Nielsen orketra-zuzendariaren eskutik egindakoez, gozatu zuten.

Jauregira iristean, Musikahazi ekimenaren koordinatzaile Mikel Gaztañagak egin zien harrera, eta entsegua egoki ikusi eta entzuteko jarraibideak jakinarazi zizkien, bai eta Euskalduna  Jauregiari buruzko hainbat datu interesgarri ere. Eta entzunaretoan, orkestrako kideek adinekoak eta profesionalak agurtu zituzten.

Parte-hartzaileen aburuz, itzela izan zen esperientzia. Konposizioek dantzatzeko gogoa ematen zieten, erritmo eta mugimenduz beterikoak baitziren, eta oboe eta harpari arreta berezia  jarri zieten bertaraturikoek. Ordu beteko entseguaren ondoren, orketrak bisitariei agur esan zien eta BOSen pin bana eman.