• eu
Kontaktatu

IMQ-k konpromisoaren garrantzia nabarmendu du bere kanpaina korporatibo berrian

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Euskal aseguratzaileak, osasun-aseguruetan liderra denak, dena ematen du bere asmoak aitortzeko: 10 mezu sakon, 10 konpromiso, iraungitze-datarik gabe, betiko.

 

IMQ-k, Euskadiko osasun-aseguratzaile liderrak, 2020-2021erako kanpaina korporatibo berria abiarazi du. Enpresak, hasieratik, duela 86 urte baino gehiagotik hona izan duen balio esanguratsu bat du oinarri: konpromisoa.

Konpromisoa pertsonekin, osasun-profesionalekin, teknologiarekin, kalitatearekin, Euskadirekin… IMQ-k bere arima nahiz lidergoa azaltzen dituzten konpromisoen balioa nabarmendu nahi izan du. Eta adierazpen baten bidez egin du: horretan, 10 mezu ahaltsuren eskutik, bere asmoak adierazi ditu.

IMQ, inoiz baino konprometituago

IMQren adierazpena 10 konpromisoren eskutik adierazi da. Asmo-dekalogo horren bitartez, pertsonak –IMQren bezero izan ala ez– eta euskal gizartea jarri ditu komunikazioaren erdian IMQ-k. Hortaz, konpainiak bere historian zehar Euskadiko osasun-aseguratzaile liderra izan arte eman dituen urratsen laburpen den ibilbide-orri bihurtu da adierazpen hori; era berean, liderra izaten, aseguratzaile berriak bereganatzen eta bezeroen konfiantza eskuratzen jarraitzeko eman beharreko urratsak aurreratu ditu adierazpenak. Zeren eta 10 konpromiso horiek ez baitute iraungitze-datarik, betiko direlako. Zerbaitegatik daude IMQren DNAn, eta haren jardunbidean ikusi eta jariatzen dira.  

IMQ adierazpena

#1. konpromisoa. Tratu hurbila eta oso pertsonala bermatzea

#2. konpromisoa. Lehen mailako arreta ematea

#3. konpromisoa. Erraz jartzea konponbide digitalen bidez

#4. konpromisoa. Euskadiko osasun-sare pribatu nagusia eskaintzea

#5. konpromisoa. Euskal Gizartearen garapena sustatzea

#6. konpromisoa. Bezeroa dagoen lekuan egotea

#7. konpromisoa. Bizitzako etapa guztietan lagun egitea

#8. konpromisoa. Abangoardiako baliabide teknologikoekin lan egitea

#9. konpromisoa. Behar gaituzten lekuan egotea, Euskaditik kanpo ere bai

#10. konpromisoa. Gure bezeroekin haztea, gertatzen dena gertatzen dela

 

IMQren adierazpenaren 10 konpromisoek hitza eman diote konpainiak pertsonek nahi dituzten osasun-zerbitzuak konfiantzaz eta bermez eskaintzeko duen asmoari. Zeren eta, gaur inoiz baino gehiago, pertsonek enpresa konprometituagoak behar dituzte, bizitza errazago egiten dietenak. Teknologiadunak, jakina, baina bihotza eta giza harremanak alde batera utzi gabe. Hurkotasunez, hurkotasun kontzeptua aldatu egiten bada. Moldaerraztasunez, une eta toki desberdinetan izan eta egon ahal izateko. Eta, egungo munduak eskatzen digunez, egoera berrietara moldatzeko gai izateko ere.

‘Konpromisoa’ kanpainak presentzia handia izango du hedabideetan, 376.000tik gora bezeroengana ez ezik, euskal gizarteko pertsona guztiengana ere hurbiltzeko. Are gehiago, egungoa bezalako garai latzean, zeinean konprometitzea inoiz baino zailagoa baina beharrezkoa den.

Barne-prozesuetan murgilduta jarraitzen du IMQ-k, bere burua hobetzen jarraitzeko eta eskaintzen ari den zerbitzuaren kalitatea are gehiago hobetzeko. COVID-19aren aurrean bere bulego eta lantoki guztietan segurtasuna egiaztatzen duen AENORen ziurtagiria lortu berri du eta, gainera, osasun-dibulgazioa gizartera hurbiltzeko formulak aztertzen jarraitzen du. ‘Konpromisoa’ kanpainak IMQ pertsonen osasunaren inguruan egiten ari den lanaren garrantzia nabarmendu du.

Zeren eta, funtsean, OSASUNA da, letra larriz idatzita, IMQren benetako izateko arrazoia, eta pertsonen osasuna, bere konpromiso nagusia.

Schopenhauer filosofo alemanak zioen bezala, “Osasuna ez da dena, baina osasuna gabe, dena ezer da”.