• eu
Kontaktatu

Iñaki Isasi IGURCO-ko eragiketa zuzendari izendatu da

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios konpainia, Euskadiko baltzu aurrendarietako bat adinekoei zerbitzuak ematen.
  • Kudeaketa-arloan diharduen profesional Iñaki Isasik 15 urteko esperientzia du hainbat sektoretan, esaterako, soziosanitarioan.

 

Lan- eta eragin-eremua zabaltzeko asmoz, IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-ek Iñaki Isasi (Bilbo, 1972) izendatu du konpainiako Eragiketa zuzendari.

Igurco-ko zuzendari berriak helburu hau izango du kargu horretan: “Zentro eta zerbitzu soziosanitarioen arloan Igurco-ren lidergoa finkatzea; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan Igurco bada arlo horretako erreferentzia, laguntza- eta  merkataritza-baliabideak, baliabide logistikoak eta teknikoak eta giza baliabideak kudeatu eta kontrolatu, kalitate eta zerbitzuaren helburuak bermatu eta aurrekontuak betetzeari dagokienez”.

Iñaki Isasi kudeaketa-arloko profesionala da eta 15 urteko esperientzia du hainbat eremutan, estatukoetan nahiz nazioartekoetan. IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios konpainiako Eragiketa kudeatzaile berriak esperientzia ugaria du, sektore soziosanitarioko beste talde gailen batean eta hainbat arlotako konpainietan jardun baitu. Hortaz, lanbide-profil anitza eta biribila du. Izan ere, Iñaki Isasik BEAZ, S.A. baltzuan lan egin du, hain zuzen, enpresa-proiektu berritzaileak tutorizatu eta jarraitzen, eta Eusko Jaurlaritzara atxikitako Kalitatea Fundazioko zuzendari nagusia izan zen. Era berean, Europako Hegoaldeko Basoginen Batasuneko (USSE) burua izan da, baita IDOMeko project manager ere .

Ingeniaria da Iñaki Isasi eta Goi Zuzendaritzaren gaineko graduondoko (San Telmo Nazioarteko Institutua) eta Zuzendaritza Garapenaren gaineko prestakuntza (IESE) du.

Giza baliabideak koordinatzen eta negoziazio estrategikoetan lortu ditu lorpen profesional nagusiak: “laguntzaileak helburuak lortzen inplika daitezen lortu dut, eta horrek poz eta erronka profesional handiak ekarri dizkit”.

Izendatu berriaren izaera sozialari eta bizitza profesionalean zeharreko lanei esker, “hainbat arlotako –publikoak zein pribatuak– profesional asko ezagutu dut eta, beraz, helburu programatuak lortzeko zer behar den ikuspegi desberdinetatik ulertzeko gai naiz”.