• eu
Kontaktatu

María Egiguren ondarrutarrak 103 urtebetetzea ospatu du eguneko zentroan bere familiarekin

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Bigarren ondarrutar adintsuena da, eta herriko adinekoen eguneko zentroaren erabiltzailea da 2017ko abuztutik.
  • Ondarroako eguneko zentroan sartu aurretik, Artibai egoitzara joaten zen arratsaldero, adinekoei lagun egitera.
  • Zaldupe eskolako umeek bertso bat sortu eta grabatu dute María Egigurenen omenez.

 

María Egiguren 1917ko otsailaren 18an jaio zen Ondarroan. Herriko adinekoen eguneko zentroko (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaidea, IMQ Igurcok kudeatzen duena) erabiltzailea da eta gaur bere 103 urtebetetzea ospatu du bertan. Bigarren ondarrutar adintsuena da, eta herriko adinekoen eguneko zentroaren erabiltzailea da 2017ko abuztutik, hain zuzen, 100 urte bete zituenetik.

Urtebetetzea eguneko zentroan ospatu da, eta hain berezia den egunean, senideak izan dira berarekin, opariak emateko eta berarekin egoteko. Urtebetzeko tarta tradizionala ere egon da, eta ospatzaileak kandelei putz egin die, eguneko zentroko profesionalen konpainiarekin eta IMQ Igurcoe Eguneko Zentroetako zuzendari Eneritz Elgezuarekin.

Ospakizunara, Ondarroako alkatea den, Zunbeltz Bedialauneta, Maria Egigureren hiru bular – ahizpa, eta modu virtual baten Zaldupe herri-ikastetxeko ikasleak ere bertaratu dira. Hauek Mariaren omenez bertso bat egin eta grabatu egin dute; izan ere, emakumearekin hamabost egunez behin egoten dira zentroan, bizitza aktibo eta indarraren eredu delako haientzat

Mariaren bizitzaren azalpena

María Egiguren Ondarroan jaio zen. Bertan eman du bizitza guztia, hilda dagoen senarrak bezalaxe. 53 zituela ezkondu zen María, eta, 24 urte ondoren, alargun geratu zen, 77 urte zituela.

Oso emakume gogotsua izan da beti María. Jostea zuen jarduera nagusienetako bat. Gainera, Artibai egoitzara joaten zen arratsaldero, adinekoekin egotera. Bestetik, ezagunek badakite oso katolikoa dela, igandero eta gorde beharreko jaietan mezatara joaten dela.

2017ko abuztuaz geroztik, Ondarroako eguneko zentroaren erabiltzailea da, eta beste erabiltzaile batzuekin eta zentroan lan egiten duten Igurco-ko profesionalekin bizi da egunez. Gaitasun fisikoak eta kognitiboak mantentzeko,hainbat jarduera egiten ditu bertan. Eguneko gainerako orduak, familiarekin ematen ditu, hain zuzen ere, loba baten semearekin, horren emaztearekin eta horien bi seme-alabatxoekin, Maríak ez zuelako seme-alabarik izan.

María Egigurenek aitortu duenez, “nire burua zaintzeko, soja-esnea lezitinarekin edaten dut, eta jogurtak, frutak eta Ondarroako portuko arrain freskoak jaten ditut”.Gogoan hartzeko modukoa.

Eguneko zentroa

Ondarroako adinekoen eguneko zentroa, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren barruan dago eta IMQ Igurcok kudeatzen du. Duela urte askoz geroztik, herriaren erdialdean, pertsonen beharretara egokitutako arreta soziosanitarioa ematen du, goi-mailako prestakuntza duten jakintza-alor anitzeko profesionalen eskutik, adinekoei, beren bizi-inguruan, ahalik eta autonomia-mailarik eta bizi-kalitaterik handiena emateko.

Halaber, eguneko zentroak, eguneko arretako toki pribatuak eskaintzen dizkie 60 urteko edo hortik gorakoei, mendekotasun-egoeran egon ala ez.

 

Bertsoa (bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Xh051sRIXvc):

 

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu

Zenbat dituzun betetzen

zergaitik ez ditugun

txalotan kontatzen.

Pozik etorri gara

zuregana bizkor

guk zuri esateko

segi beti gogoz.

Maritxu zaudelako

orain gogotsuo

zuk jarraitu ezazu

beti bezain jator.

Zoriontzera gatoz

denok Zaldupetik

ekarri dugu beti

 

bizi zara pozik.

Espero ikustea

berriz Ondarrutik.

Zorionak Maritxu

Bihotz bihotzetik

Espero ikustea berriz ondarrutik(BIS)