- Maríak, gaur egun IMQ Igurco Forua egoitzan bizi denak, bizitzan zehar iktus bat gainditu du, baita, 2020an, covid-19a eta pandemiaren olatu guztiak ere. Gaur egun, osasuntsu dago.
- Urtebetetze-ospakizunean odoleko senideak eta bular-ahizpak izan ditu ondoan, baita Foruko alkatea eta lehen alkateordea ere.
María Egiguren 1917ko otsailaren 18an jaio zen Ondarroan, eta pasadan ostiralean ospatu zen senide artean bere 105. urtebetetzea. Senide batzuk, Ibon Eizagirre eta Garbiñe Urkiola, IMQ Igurco Forua udal-egoitzara joan dira ospakizunean egoteko. Odoleko senideak ez ezik, ‘ixiko Maritxuk’ –horrela deitzen dute Ondarroan– Miren eta Mila Gogenola Eizagirre bular-ahiazpak ere izan ditu berarekin. Maríaren amak bularra emateko esne nahikoa ez zuenez, Miren eta Milaren amak titia eman zion, haurtxo zenean behar bezala elika zedin. Halaber, Foruko alkate Mikel Magunazelaia Pinaga eta lehen alkateorde eta herriko Gizarte Ongizateko arduradun Izaskun Arrieta eta adinekoen arretarako zentroko arduradun Itziar Urrutia egon dira ospakizunean.
Maríak, bere bizitza luzean zehar, iktus bat gainditu du, baita, 2020an, covid-19a sintoma arinekin eta epidemiaren olatuak ere. Gaur txertoaren hirugarren dosia jarrita du eta osasuntsu dago.
IMQ Igurco Forua egoitza
IMQ Igurco Forua egoitza soziosanitarioa Foruko Elexalde auzoko 34. zenbakian dago, Urdaibai biosfera-erreserban, hain zuzen, Gernikatik kilometro batera. 1.700 m2-ko azalera eraikia du, eta 44 pertsonarentzako edukiera du, honela banatuta: banako 12 gela eta 16 gela bikoitz. IMQ Igurcok kudeatzen du egoitza, Foruko Udalaren administrazio-emakida baten bitartez.