Getxoko Udalak Mendeko pertsonen senide zaintzaileen I. Topaketa antolatu du datorren azaroaren 5erako, astelehenean, Romo Kultur Etxean, hurrengo egunean, azaroaren 6an ospatzen den Nazioarteko Pertsona Zaintzailea Eguna dela eta.
Jardunaldia 12:00etan hasiko da; 12:45ean Igurko IMQ-ko Naiara Fernández mediku geriatrak Diario de un camino contigo izeneko hitzaldia eskainiko du eta ondoren, Elena Coria, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azalduko du udal jarduna.
Mokadu baten ondoren, 15:30ean, Cuidadores izenburuko pelikula proiektatuko da, doako sarrerarekin. San Ignazio herri ikastetxeko hainbat ikaslek parte hartuko dute jardunaldian, udalerrian aurrera eramaten ari den belaunaldien arteko lanaren adierazpen gisa.
Topaketan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute 683 193 092 telefono zenbakian.