• eu
Kontaktatu

Mendetasun egoeran dauden pertsonen 60 senide zaintzaile omendu ditu Getxok

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Gizarte Kohesioko zinegotzi Carmen Díazek, Getxoko Udalaren izenean, jendaurrean aintzat hartu zuen zaintzaile getxotarren zeregina, eta opari bana eman zien.
  • Mendetasun Egoeran dauden Pertsonen Senide Zaintzaileen II. Topaketa barruan egin da.

 

Gizarte Kohesioko zinegotzi Carmen Díazek, Getxoko Udalaren izenean, mendetasun-egoeran dauden pertsonen 60 senide zaintzaile aintzat hartu ditu, Zaintzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak Andrés Isasi Musika Eskolan antolatu duen Mendetasun Egoeran dauden Pertsonen Senide Zaintzaileen II. Topaketan. IMQ Igurco laguntzaile izan da ekitaldi horretan, erakunde hori arduratzen baita Getxoko Zaintzaileei laguntza emateko Zerbitzuaren gaineko Programan kokatutako prestakutzaz eta ikastaroak eta tailerrak kudeatzeaz.

Ekitaldiari hasiera emateko, Musika Eskolaren kanpoaldean zaintzaileak, Getxoko Udaleko Gizarte Kohesioko ordezkariak, IMQ Igurcoko arduradun eta profesional batzuk eta II. Topaketaren jardueren programa ezagutu nahi zuten herritarrak elkartu ziren.

Ondoren, Nuria Bustamante mindfulness irakasleak “La compasión como herramienta para el cuidador” izeneko hitzaldia eman zuen. IMQ Igurcoko Eguneko Zentroen zuzendari Eneritz Elgezuak aurkeztu zuen aditua. Mindfulness-en aditua denaren mintzaldiaren ostean, Gizarte Kohesioko zinegotzi Carmen Díazek, Udalaeren izenean, zaintzaile getxotarren zeregina aintzat hartu zuen, eta opari bana eman zien.

Ekitaldiari amaiera emateko, bertaraturiko guztien argazkia atera zen eta indarrak berritzeko otamena egon zen guztientzat.

Eneritz Elgezuak, IMQ Igurcoko Eguneko Zentroen –horien artean, Aiboa-Getxokoa– zuzendariak, Getxoko Zaintzaileei laguntzeko Zerbitzuaren gaineko Programan kokatutako zaintzaile getxotarrentzat antolaturiko doako tailer eta ikastaroei buruz hauxe nabarmendu zuen: “aurten, berritsun gisa, etxean zainketak emateko estrategien gaineko prestakuntza ematen ari da; horiek gure erakundeko profesional adituek ematen dituzte astero, eta, gainera, teorian ikasitakoa gauzatzeko, etxean zainketak emateko berariazko planak taxutzeko jarduerarekin osatzen dira”. Prestakunta hori ez ezik, besteak beste, laguntza psikologiko, lasaitasun, barre-terapia eta esku-hartze dualeko tailerrak ere ematen ditu IMQ Igurcok Getxoko Udalarentzat.