Kontaktatu

Mugikortasun urriko adinduek Bilboko gabonetako argiztapenaz gozatzen dute

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Bilboko IMQ Igurco Bilbozar foru-egoitzako mugikortasun urriko adindu batzuek Bilboko Udalaren ‘Adinak biziz/Bicis sin edad’ ekimenaz gozatzen dute egunotan.

  • Doako zerbitzu horren eskutik, Hiribildutik bizikleta gainean Gabonetako apaingarriak ezagutzen dira. Azaroaren hasieran jarri zen martxan ekimena, eta erabiltzaileen autonomia, gizarteratzea eta zahatze aktiboa sustatzen dira.

Bilboko IMQ Igurco Bilbozar egoitzako –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– mugikortasun urriko adindun batzuek Bilboko Udaleko ‘Adinak biziz/Bicis sin edad’ ekimenean parte hartzen dute, zeinean Gurutze Gorriko boluntarioek kolaboratzen duten.

Doako zerbitzu hori azaroaren lehenengo egunetan abiarazi zen, eta horren eskutik, hiribildutik bizikleta gainean Gabonetako apaingarriak ezagutzen dira. Udaleko ordezkariek azpimarratu dutenez, ‘Adinak biziz/Bicis sin edad’ ekimenak erabiltzaileen autonomia, gizarteratzea eta zahatze aktiboa sustatzen ditu, eta, aldi berean, aisialdi eta astialdiko jarduerak proposatzen ditu.

IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adindu horiek azaroaren 24an egin zuten eguneko lehen irteera Hiribildutik. Orain, Bilboko Gabonetako argiztapena ikusi ahal izan dute, modu aitzindari baten eskutik.

IMQ Igurco Bilbozar egoitza eta eguneko zentroko animazio soziokulturaleko teknikari Monica Cuevasek adierazi duenez, «proiektu horri esker, gure zentroko mugikortasun urriko adindunek pizgarri berria aurkitu dute aisia osasungarri eta aberasgarriaz gozatzeko, Hiribilduko leku adierazgarrienetara eramaten dituzten olgeta-ibilaldi horien bidez, bestela ezinezkoa izango bailitzateke».

Cuevasen aburuz, adindunek aurkitu dute «ilusio berri bat pasealdi horietaz gozatuta, Bilboko Udalaren eta Gurutze Gorriko boluntarioen eskutik. Adinekoen bizileku den hiriko, hots, Bilboko eguneroko bizitzan bertakotzen laguntzen duen jarduera da, eguneroko bizitzaren partaide egiten baititu adinduak».

‘Adinak biziz/Bicis sin edad’ ekimenaren eskutik, Gabonetan jarri ohi diren argi eta apaingarriez gozatzerik ez duten pertsonek arratsalde batzuetan paseatu dezakete hirian zehar.

IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adinekoek apaingarri hauek ikusteko aukera izan zuten: Areatza pasealekuko baso urretsua eta bertoko 120 zuhaitz argidunak, Kale Nagusiko argi urdinak, Udaletxeko eraikin nagusiaren ondoko apaingarriak, 14 metroko zuhaitz apaindua, Gabonetako bola handia eta Bilboko baldosa, Areatzako Estalpeetako bale handi urretsua eta Emakumeen Plazako Mari Domingiren eta Olentzeroren figurak.

Halaber, hiriko beste toki batzuetako, hala nola Moyua Plazako eta Indautxu Plazako Gabonetako apaingarri eta zuhaitzetatik ibili ziren, baita bizikletaz ibil daitekeen hiriko beste toki batzuetatik ere.