• eu
Kontaktatu

Naiara Fernández sendagilea, Bilboko Zientzia Medikoen Akademiako Geriatria ataleko presidente berria

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiak  (ACMB) 40 urtez akademiako kide izan diren 60 pertsona ingururi urrezko intsigniak banatzeko ekitaldia egin zuen atzo, abenduaren 1ean, Sociedad Bilbainan. Ekitaldi berean, Akademiak hainbat osasun-arlotako ehun espezialista berri inguru hartu zituen erakundean, eta zilarrezko domina bana eman zien erakundea osatzen duten osasun-ataletako presidente berriei, hala nola Naiara Fernándezi, IMQ Igurco-ko Asistentzia-zuzendariari. Izan ere,  Geriatria eta Gerontologia ataleko presidente berri gisa dagokion domina jaso du geriatrak, Arantza Pérez Rodrigo geriatraren ordez.

Oraingo honetan, Naiara Fernándezek ez ezik,  IMQ-ko mediku-taldeko akademiko batzuek ere eskuratu dituzte Akademiako ataletako presidentetzak, hala nola Isabel Urrutiak (Neumologia), José Gregorio Pereira (Urologia) eta Silvia Taramundi (Neurofisiologia).

Profesional hauek beste atal batzuetako presidente izendatu dira: Paloma Liendo (Analisi Klinikoen Atala), Alain Laskibar (Kardiologia), Gontzal Tamayo (Larrialdiak, medikuntza intentsiboa eta politraumatismoak), Yolanda García (Endokrinologia), Agurtzane Ortiz (Euskara eta eleaniztasuna), María Luisa Arteagoitia (Asistentziaren kudeaketa eta kalitatea), Iñigo Arroyo (Gazteak – Barneko Mediku Egoiliarrak (BME), Nerea Martínez (Oftalmologia), Arantza Ibargutzi (Otorrinolaringologia), José Luis Neyro (Harremanak Hispanoamerikarekin),  Fernando Loidi (gorputzeko kaltearen balorazioa).

Naiara Fernández

Medikuntzan lizentziatua da Naiara Fernández , Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eskutik, eta Geriatrian espezializatutako osasun-prestakuntza ere badu, Oviedoko  Monte Naranco ospitalearen eskutik (2007tik 2011ra bitartean). UPV/EHUko irakasle laguntzailea da  eta erakunde bereko Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Masterreko  eta Arreta Integrala eta Zainketa Aringarriak izeneko Master Propioko irakasle elkartua.

Naiara Fernández sendagilea 2011ko ekainean hasi zen lanean IMQ Igurcon, eta hamarkada batez Iñaki Artaza  sendagilearekin lan egin du besoz beso. Urte horietan, esperientzia itzela bereganatu du asistentzian eta egoitzak –esaterako,  IMQ Igurco Unbe eta IMQ Igurco Orue– kudeatzen, eta, aldi berean, espezialitate horretako biltzar, sinposio eta tailer askotan parte hartu du, baita Geriatria eta Gerontologiako hainbat zientzia-agerkaritan ere.

Halaber, Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkarteko (Zahartzaroa) eta  Geriatria eta Gerontologia Espainiako Elkarteko (SEGG) kide da.