- Ikazkinaren postontzia astelehenetik igandera egongo da zabalik, egun osoan.
- Abenduaren 18an baino lehen jasotzen diren gutunei erantzun egingo zaie, baldin eta bidaltzailearen helbidea adierazi bada.
Olentzero eta Mari Domingi umeen Gabonetako gutunak jasotzen ari dira. Horretarako, Ondarroako IMQ Igurcoko adinekoen eguneko zentroko –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– sarreran postontziaren ondoan eseri dira. Gutunontzi hori astelehenetik igandera dago zabalik, egun osoan.
Olentzerok eta Mari Domingik gutunak postontzira bota dituzten umeei erantzun ahal izateko, bidaltzailearen helbidea adierazi beharko da, bestela, ikazkin euskaldunaren erantzunak ez dira helmugura iritsiko. Gainera, gutunak abenduaren 18an baino lehen botatzea gomendatzen zaie txikiei.