Azken hamarkadan, Ondarroako eta Lea-Artibai Mankomunitateko beste herri batzuetako 120 adinekori baino gehiagori eman die arreta.
IMQ Igurco Ondarroa adinekoen eguneko zentroak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– 2013ko azaroaren 8an zabaldu zituen ateak, bi erabiltzaile eta bi profesional soziosanitario, Elías Iriondo eta Ziortza Urresti, bakarrik izanda (egun, profesional horiek oraindik lan egiten dute asistentzia-baliabidean). 25 leku ditu eguneko zentroak, eta hamar urteko jardunbidean, Ondarroako adinekoei eta Lea-Artibai Mankomunitateko beste herri batzuetako adinekoi –120, guztira– eman die arreta.
Urtemuga ospatzeko, ospakizuntxo bat antolatu zuen zentroak, eta horretara erabiltzaileen senideak, Ondarroako Udaleko ordezkari batzuk, hala nola udalburu Urtza Alkorta, udalburuorde Irina Alkorta, Komunikazio arduradun Mikel Santiso eta Urki Olaetxea eta Pedro Lasarte bertaratu ziren. Era berean, zentroko oinarrizko gizarte-langileak eta Ondarroako Antiguako Ama Erretirodun eta Pentsiodunen Elkarteko ordezkari Pedro Urresti.
IMQ Igurco Eguneko Zentroetako zuzendari Eneritz Elgezuak egin zien harrera gonbidatuei. Zuzendariak eta udalburuak hitz batzuk esan zituzten, eta ondoren, eguneko zentroko erabiltzaile beteranoenak, Carmen Serantesek. Mintzalditxoen ostean, hamarkadan zeharreko jardueraren gaineko argazkiak proiektatu ziren. Eta amaitzeko, dantzaldi animatua eta hamaiketakoa.
Eneritz Elgezuak adierazi zuenez, «udalean baliabide berria zenez, pixka bat kostatu zuen hasieran, baina profesionalen ahalegin, ardura eta lan onarekin eta Udalarekin, gizarte-zerbitzuekin eta anbulatorioarekin koordinatuta, zentroa pixkanaka sendotuz eta komunikatera bertakotuz joan da, eta, gaur egun, 20 pertsonari ematen die arreta egunero».
Eta hauxe xehatu zuen: «urteotan, eguneko zentroa aldaketetara eta behar berrietara egokitzen joan da, eta egun osoko 25 toki publiko bakarrik izatetik, egun-erdiko toki pribatuak, aldizkako eguneko tokiak eta mendekotasun moderatudun (I. gradua) pertsonentzat (eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar izaten dutenak edo autonomia pertsonalerako laguntza mugatua edo aldizkakoa behar izaten dutenak) Lea-Artibai Mankomunitearekin hitzarmen bat ere izatera igaro da».