• eu
Kontaktatu

Orue egoitzetako adinekoak karmengo jaietan parte hartzen ari dira

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Dantza eta musika dira adinekoen jai-jarduera nagusiak.

Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª AzkunaBizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– egoitzetako adinekoak Karmengo jaietan ari dira bete-betean parte hartzen eta horietaz gozatzen.

Hortaz, Amorebieta-Etxanoko alkate Andoni Agirrebeitiak etaUdalekoGizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzi Ainhoa Salterainek bota dute bi egoitzetan Orueko instalazioetan, Dudeako San Martin auzoan, egin den jaiari hasiera emateko txupinazoa.

Jai horretan Bizian Gora-Vida Ascendente taldeko kideak eta zentroko boluntarioak elkartu dira, baita Dudeako San Martin auzoko herritarrak eta ekitaldia musikaz eta dantzaz bete duten Eale dantza-taldeko kideak ere. Adinekoek photocall-a izan dute eskura, jai-egun horretan posatzeko.

Halaber, IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canales, Iñaki Artaza sendagile geriatra eta erakunde hartako asistentzia-zuzendaria eta IMQ Igurco Orueko zuzendari Mercedes de la Sota ere egon dira.