- Erakunde hauek antolatzen dituzte jardunaldiak: IMQ Igurco Bilbozar egoitza eta eguneko zentroa, Ondoan Esku-hartze Komunitarioko Taldea, Miravilla egoitza geriatriko soziosanitarioa eta Conde de Aresti egoitza.
- Pintura-lehiaketak, mahai-jokoak, karaokeak, dantzagarriak eta herri-bazkaria bingorekin dira jardueretako batzuk.
Iaz izandako arrastaren ondoren, Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Zabala eta Miribilla auzoek Adinekoen bigarren Jardunaldiak antolatuko dituzte ekainaren 4tik 8ra. Erakunde hauek dira ekimen horren antolatzaileak: IMQ Igurco Bilbozar egoitza eta eguneko zentroa, Ondoan Esku-hartze Komunitarioko Taldea, Miravilla egoitza geriatriko soziosanitarioa, eta Conde de Aresti egoitza.
Lau erakundeek antolatu dituzten jardueren artean, ekainaren 5ean –asteazkena–, pintura-lehiaketa bat egongo da, 16.30etik aurrera, Fleming Doktorearen plazan (Mena eta Bruno Mauricio Zabala kaleen artean). Partaide-kopurua mugatua izango da jarduera horretan.
Ekainaren 6an –osteguna–, jarduerak Conde de Aresti egoitzan egingo dira (Bruno Mauricio Zabala kalea 22), eta 10.30etik aurrera mahai-joko animatuak egongo dira.
Abestu eta dantzatzea gogoko dutenentzat, ekainaren 7an –ostirala–, karaoke dantzagarri, dibertigarri eta partizipatiboa izango da, Miravilla egoitzaren atzealdean (Ángela Figuera kalea).
Jarduera-programa amaitzeko, ekainaren 8an –larunbata–, herri-bazkaria egongo da, 13.00etatik aurrera (Ángela Figuera kalean ere), eta, horren ondoren, bingo hunkigarria, 15.00etatik aurrera. Aldez aurretik eman beharko da izena jarduera horietan parte hartzeko, maiatzaren 30a baino lehen, 608 364 575 zenbakian (deia ala WhatsApp mezua).
Antolatzaileek adin guztietako bilbotarrei Adinekoen II. Jardunaldietan parte hartzeko gonbit egiten diete, bereziki, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko, Zabalako eta Miribillako auzotarrei.