Kontaktatu

Zorrotzako adinekoen egoitza, boluntarioen bila

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Proiektuaren helburua da dementzia duten eta sare sozial urria edo hutsala duten adinekoei kanpora ateratzen laguntzea.

  • Pertsona horiek egoitzako profesionalekin eta kanpoko boluntarioen lankidetzarekin kaleratuko dira.

IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzak, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoak, Bilboko Zorrotza auzoan dagoenak, ‘Elkartasuneko D bitamina’ proiektua jarri du abian oraintsu. Ekimen horren helburua da dementziak jotako eta sare sozial urria duten adinekoek zentroaren kanpoaldean, parkeetan eta inguruko berdeguneetan paseoak egin ditzaten.

Horretarako, ekimen solidario horrekin bat datozen boluntarioak erakartzeko epe bat zabaldu du. Dementzia duten pertsonen bakardadea eta eguneroko ohikeria arintzea du xede ekimenak, baita adinekoengan D bitaminaren sintesia ahalbidetzea ere eta, horretarako, ezinbestekoa da eguzkitan zuzenean minutu batzuk jartzea.

IMQ Igurco Zorrozgoitiko zuzendari Sonia Fernandezek azaldu duenez, «mendekotasuna duten eta senide edo lagunik ez duten pertsona batzuk ezin daitezke kalera irten, airea eta eguzkia sentitu eta norbaitekin paseatu, ez dutelako nork lagundu. Egoera hori are gehiago areagotzen da dementzia duten pertsonengan, gaixotasunagatik zailtasun handiagoa baitute».

«Hori dela eta», jarraitu du azaltzen zuzendariak, «haien laguntza-sarea izan nahi dugu, egoitzako langileen eta kanpoko boluntarioen lankidetzaz baliatuta, pertsona horiek aldizka eta era programatuan kaleratu ahal daitezen. Gure egoitza Zorrotzako parkera begira dago, zeina oso zabala eta laua den eta berdegune eta zuhaizti ugari dituen; eguzkitan paseatzeko ezin hobea da, beti, beroen dagoen orduak saihestuta».

Proiektu pilotu gisa, IMQ Zorrozgoitin, hilero, hilabete bakoitzaren lehen ostegunean paseoak egitea programatu da, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu. «Gure helburua da pertsona horiei paseatzen eta aldi batez parkean lasai egoten laguntzea», adierazi du Sonia Fernándezek.

Egoitzak ekimen horretan parte hartzera gonbidatzen ditu lagundu, denbora partekatu eta onberatasunez batu nahi duten pertsona guztiak. Haien laguntzarekin, D bitamina eskuratzea ez da luxua izango bakartasunean dauden eta dementzia duten pertsonentzat, eskubidea baizik.

Ekimen horretan parte hartu nahi dutenek, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzarekin jar daitezke harremanetan 94 474 25 36 telefono-zenbakiaren edo voluntariadoimq@igurco.es helbide elektronikoaren bidez.