Aurkezpen

IMQ Igurco Forua egoitza soziosanitarioa Foruko udalerrian dago kokatuta (Elexalde auzoa 34). Beraz, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban bertan dago kokatuta, Gernikatik kilometro bakar batera, hain zuzen ere. Bertako ingurune naturala paregabea denez, paisaien koloreek zein lasaitasunak are gehiago suspertzen dute gure erabiltzaileen erosotasuna.

IMQ Igurco Forua egoitza antzinako Kalabria Ospitalea zaharberritutakoan sortu zen.

Eraikinak bere estilo klasikoari eutsi dio, eta, irizpide arkitektoniko berritzaileenen bidez zaharberritu denez, harmoniaz eta errespetuz integratu da bertako ingurune naturalean. Azalera eraikia 1.700 m2-koa da, 44 erabiltzailerentzako lekua dauka eta banakako 12 logelatan zein 16 logela bikoitzetan dago banatuta.

Egoitza bera IMQ Igurcok kudeatzen du Foruko Udaleko emakida administratiboaren bidez.

Bideoa

Bisita birtuala