Adinekoentzako IMQ Igurco Unbe zentroa – arretan eta zaintzan espezializatua – Unbe mendiaren magalean dago, ingurune pribilegiatuan, Loiutik 300 metrora eta Bilboko erdigunetik, Getxotik eta Barakaldotik 15 minutura autoz. Hegoaldera begira dagoenez, gainera, Asua Ibarraren ikuspegi panoramikoa du.
Eraikinak - 10.000 m2 inguruko azalera eraikia izanik– honakoak ditu: 5 solairu, 120 logela – persona batentzat, zein birentzat – egokitutako bainugelekin, terraza eta 141 erabiltzailerentzako edukiera –, egoitza unitatearen (100 erabiltzailerentzako edukierarekin) eta errekuperazio funtzionaleko klinikaren (41 erabiltzailerentzako edukierarekin) artean banatuta. Egoitzan Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutako plazak zein plaza pribatuak daude; klinikan, berriz, plazen % 100 pribatuak dira.
Zentroko erabiltzaileak 7 modulutan daude banatuta euren beharrizan kognitibo eta funtzionalen arabera, eta mantenu osoa ematen zaie – plater bakoitzeko bi aukera eta egokitatuko menuak eskainita –; zentroko sukaldean bertan prestatzen dira otorduak. Zentroak baditu gune komun zabalak – barruan, zein kanpoan –, non jarduerak egiten diren, pasieran ibiltzeko aukera dagoen edo bisitez gozatzen den. Gainera, IMQ Igurco Unbek familien eskura jartzen ditu aparkaleku pribatua eta autobús-zerbitzua Bilboko erdigunetik.
IMQ Igurco Unbe Bilboaldeko zentro nabarmena da, adineko pertsonen tratamentu eta zaintza pertsonalizatuan eta osoan. Bere helburu nagusia da Banakako Arreta eta Bizitza Plana ezartzea, eta horrexen inguruan antolatzen da profesional bakoitzaren lana, autonomiari eta bizi-kalitateari eusteko. Horren erakusgarri dira errekuperazio funtzionaleko klinika (lurraldean baimendutako hiruretako bat) eta Bizikidetza Unitatea (berriki zabaldu eta aintzindari dena Bizkaian).
Zentroak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste:
Aurreko guztia goi-mailako diziplina anitzeko talde batek egiten du posible, medikuz, 24 orduko erizaintza-zerbitzuz, fisioterapeutez, psikologoz, gizarte-langilez, terapeuta okupazionalez eta gizarte- eta kultura-animazioko teknikariz osatutakoa. Horiek denek erabiltzailearentzako kalitate eta erosotasun-estandar altuenak bermatzen dituzte.
Ezagutu erabiltzaileek zer pentsatzen duten IMQ Igurcon izan duten esperientziaz.
Ezagutu erabiltzaileen senideek zer pentsatzen duten IMQ Igurcon izan duten esperientziaz.
Ezagutu gure zentroetako langileek IMQ Igurcon nola egiten duten lan eta nola zaintzen duten.
Gorri bidea 2 48950- ERANDIO (Bizkaia)
Astelehenentik ostiralera 10:00etatik 17:00etara.
Nola heldu