Misio, ikuspegi eta baloreak

  • Adineko pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzea, zerbitzu soziosanitariorik onenak eskainita.

    Eskurik onenetan daudela jakin dezaten egiten dugu lan Igurco osatzen dugunok.

Asistentzia-Eredua

Gure ustez, jarduketaren eta arretaren ideia dinamiko bezain plastikoa da asistentzia-eredua, adinekoen benetako premia aldagarriei erantzuteko moduko sistema, alegia. Horretarako, ahal dugun neurrian gutxitu eta aurre egiten diegu aldaketa horiei. Gure eredua diziplina artekotasunean oinarrituta dagoenez, profesional adituen taldea dugu, kalitate handia eta banakako arreta profesional, hurbil eta gizalegezkoa bermatzeko.

Helburuak

  • Elkarbizitzarako eta arretarako zenbait aukera eskaintzea familia-ingurunean
  • Banakako eta kalitateko zainketak eta arreta eskaintzea, gogobetetasun-maila egokia lortzeko
  • Gaitasunei eta trebetasun funtzional zein sozialari eustea
  • Erkidegoarekin eta ingurukoekin ezarritako harremana suspertzea eta eustea
  • Narriadura fisiko, psikiko edota funtzionala prebenitzea
  • Banakako eskubideak eta kolektiboak ahalik eta gehien sustatzea
  • Zahartzaroaren irudi ona sustatzea
  • Profesional adituen taldearen bidez, banakako eta kalitate handiko arreta hurbil bezain gizalegezkoa eskaintzea

Kalitea

IMQ IGURCO enpresak ADINEKOENTZAKO EGUNEKO ZENTROAK ETA EGOITZAK KUDEATZEN DITU, eta berariazko konpromisoa dauka, indarrean dagoen UNE EN ISO 9001 nazioarteko arauaren arabera Kalitatearen Kudeaketarako Sistemako eskakizunak betetzeko. Hori dela eta, honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

  • Bezeroen eskakizunak nahiz premiak betetzea eta, horretarako, banakako arreta ematea, gai izatea, azkar erantzutea eta balio erantsia zein eraginkortasuna eskaintzea euren jarduera profesionalean.
  • Geure jardueretan ezarri beharreko eta borondatez geure gain hartutako konpromisoak, arauak eta legeria betetzea.
  • Kudeaketa Planean zehaztutako helburuak zein ekintzak ezartzea eta egiaztatzea eta lorpenerako behar diren baliabideak eskaintzea, etengabeko hobekuntzarako mekanismo eraginkorrak sortzeko eta eusteko.
  • Sistemaren etengabeko hobekuntzarako arriskuak eta hobekuntza-aukerak antzematea eta aurre egitea.
  • Geure zerbitzugintza bateragarri egitea ingurumenaren babesarekin, kutsaduraren prebentzioarekin eta ingurumenaren gaineko eraginen murrizketarekin. Horretarako, zentzuz erabiltzen ditugu baliabide naturalak, eta hondakinen sorrera gutxitzen dugu.
  • Enpresako langileak sisteman bertan inplikatzea eta, horretarako, zeregin guztiak behar bezala garatzeko behar diren prestakuntza zein informazioa eskaintzea.
  • Geure langile guztien lankidetza, prestakuntza, motibazioa eta trebetasuna bultzatzea.
  • Geure hornitzaileak eta azpikontratak bezeroen gogobetetasunean nahiz etengabeko hobekuntzan inplikatzea. Horretarako, gure enpresako prozesuen premien berri ematea eta hori guztia betetzen laguntzea.
  • Komunikazioa behar bezalakoa izatea, gure jarduerako errendimendua egokia izan dadin.
  • Langileen segurtasuna eta osasuna zaintzea.
  • Aldian aldiko barruko auditoriak egitea, politika hori kontuan hartzen duen kudeaketa-sistema premien araberakoa eta eraginkorra dela egiaztatzeko.

<p

IMQ IGURCO enpresako Zuzendaritza Nagusiak urtero berrikusitako eta langile guztiei jakinarazitako Kalitate Politikaren zabalkundea bultzatuko du, eta hornitzaileek, azpikontratek, gure izenean lan egiten duten enpresa laguntzaileek nahiz beste interesdun batzuek ere bete beharko dute. Horretarako, haien guztien esku egongo da.