• eu
Kontaktatu

Eguneko zentroak: laguntza handia, adinekoentzat eta beren zaintzaileentzat

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba

SONIA ROBLES
GIZARTE LANGILEA
IMQ IGURCOKO EGUNEKO ZENTROAK.

Duela 16 urtez baino gehiagoz, IMQ Igurcok Bizkaiko hainbat udalerritan kudeatzen ditu eguneko zentroak, horiek guztiak, Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegitura-sarekoak. Baliabide-mota horrek adinekoen era guztietako beharrak betetzeko aukera ematen du eta, aldi berean, ongizate fisikoa, mentala, emozionala eta gizartekoa sustatzen ditu. Era berean, pertsonek beren etxeetan bizitzen jarrai dezaten ahalbidetzen du eta zaintzaileei atsedenaldia hartzen laguntzen die.

2018az geroztik, IMQ Igurcoko eguneko zentroek toki pribatuak eskaintzen dituzte eta, hortaz, egonaldien malgutasuna handiagoa da: egun osoa (8 ordu), egun-erdia (4 ordu), aldizka, asteka ala hilabeteka (pertsona bakoitzaren premien eta toki libreen arabera). Eguneko arretarako tokiak dira, astelehenetik ostiralera, eta garraio zerbitzua-aukerakoa da.

Gero eta espezialista gehiagok gomendatzen dute eguneko zentro batera joatea, horretan lortzen diren onura ugariengatik eta adinekoak, gero eta gehiago, asistentzia-baliabide hori esperimentatzera animatzen dira.

Tokiak 60 urtekoentzat edo hortik gorakoentzat dira: bere kabuz moldatzen direnak ala arazo fisikoak edo kognitiboak dituztenak, eriondoak, familia-laguntza urria dutenak edo bakardade sentimendua dutenak, besteak beste.

Diziplinarteko taldeek ematen dute arreta hori, profesional espezializatuen eskutik: mediku geriatra, neuropsikologoa, erizaina, fisioterapeuta, gizarte-langilea eta gerokultoreak. Talde horiek banakako arreta-plana egiten dute, ahalik eta autonomia eta bizi-kalitaterik handiena sustatzeko.

Errehabilitazio- eta prebentzio-helburu horiek lortzeko, pertsona bakoitzari esleitutako zerbitzu eta programa askotarikoak ditugu, taldeak egindako arreta-planaren arabera, eta, betiere, egoerak ahalbidetzen duenean, pertsonaren parte-hartzarekin, baita familiaren ekarpenekin ere.

Esku-hartze sanitarioko programak

Nutrizio arloko kontrola eta elikadura zaintzea; arrisku kardiobaskularra kontrolatzea; diabetesa kontrolatzea; farmakologia azterketa, mediku geriatra baten bidez (preskripzioa eta depreskripzioa); larruazal-osotasuna zaintzea (presioko ultzerak); gernu-ihesa prebenitu eta esku hartzea; hauskortasuna eta sarkopenia  (muskulu-masa galtzea) detektatu, prebenitu eta horretan esku hartzea.

Mantentze eta esku-hartze funtzionaleko programak

Erorikoak prebenitzeko programak; mantentze-gimnastika; psikomotrizitatea lantzea; esku-hartze dualeko programa (alderdi kognitiboak eta alderdi fisikoak aldi berean lantzen dira).

Esku-hartze psikologikoko programa

Psikoestimulazioa; erreminiszentzia; zentzumen-estimulazioa; beste batzuk.

Esku-hartze afektiboko programak

Antsietatea eta depresioa prebenitzea.

Jokabidearen nahasmenduetan esku hartzeko programak

Oldarkortasuna, noraezean ibiltzea, jokabide desinhibituak, etab.

Esku-hartze soziokulturaleko programa

Ergoterapia-tailerrak (eskuzko terapien bidezko laguntza, material hauen eskutik: pintura, oihala, zura eta harea, besteak beste) eta ludoterapia (jokoen, esaterako, mahai-jokoen, bidezko terapia); hileko jarduerak (urtebetetze-jaiak) eta gaikako jarduerak (Aste Santua, Eguberriak, inauteriak, herriko jaiak); txangoak eta bestelakoak.

Aisialdi komunitarioko programak

Gainera, gogo-aldarteari erreparatzeko, hain zuzen ere, autoestimuari eta gizartean gogoz parte-hartzeko premiei, IMQ Igurcoko eguneko zentroetan komunitateko aisialdi-programek oso zeregin garrantzitsua dute; izan ere, zentro irekiak dira, hainbat elkarte eta erakunderekin lan egiten eta elkarreragiten dutenak.

IMQ Igurcoko aisialdi komunitarioko jardueren artean, programa hauek  aipa daitezke: “Musikaz gozatuz” (musika xede duen aisialdi komunitarioa), “Elkarrekin ikasten” (belaunaldien arteko tailerrak, ikastetxeekin), “Ingurua ezagutuz” (ingurua ezagutzeko bisita turistikoak, gazteekin) eta “Sareak sortzen” (tokiko beste erakunde batzuekin egiten diren jarduerak, elkar aberasteko).