• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Gazte eta adinekoek Leioako belaunaldiak eta kulturak elkartu dituen argazki proiektu bat aurkeztuko dute jendaurrean

Gazte eta adinekoek Leioako belaunaldiak eta kulturak elkartu dituen argazki proiektu bat aurkeztuko dute jendaurrean

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Fidias Fundazioak eta Leioako IMQ Igurco Estartetxe adinekoentzako eguneko zentroak abiarazi duten belaunaldiarteko proiektua, ‘Belaunaldiak-Generaciones’, Kultur Leioa Auditoriumen aurkeztuko da,  maiatzaren 27an, 17.30ean.
  • Aurkezpenean Leioako Udaleko Gizarte Ongizate eta Adinekoen Saileko arduradun eta bigarren alkateorde Juan Carlos Martínez egongo da, proiektuaren egile diren gazte eta adineko batzuekin.

 

Fidias Fundazioa (arteen bidezko integraziorako eta pertsonen arteko garapenerako fundazioa) eta IMQ Igurco Estartetxe Leioa adinekoentzako eguneko zentroak (Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-azpiegituren sarekoa) indarrak batu dituzte ‘Belaunaldiak-Generaciones’ proiektuan, gizarte-inklusioko eta belaunaldiarteko jardueren bitartez, xede dituzten kolektiboei on egiteko, hala nola haurrei, nerabeei eta adindunei.

Programatutako jardueren egutegiaren arabera, ekimen hori Kultur Leioako entzunaretoan aurkeztuko da, maiatzaren 27an, 17.30ean. Ekitaldi horretan belaunaldiarteko proiektuaren edukia azalduko da. Zabalketa GGKEak kolaboratzen du horretan, SolidariUp proiektuaren eskutik.

Ekitaldian, bideo-dokumental bat proiektatuko da eta proiektuaren parte-hartzaile diren gazteak eta adinekoak mintzatuko dira. Leioako Udaleko Gizarte Ongizate eta Adinekoen Saileko arduradun eta bigarren alkateorde Juan Carlos Martínezere egongo da ekitaldian. Sarrera doan, edukiera bete arte.

Programa

17.30ean hasiko da. Fidias Fundazioko gazte bat, Zahra Oukhayi, eta Estartetxe eguneko zentroko erabiltzaile Pilar Rodríguez antzerkiak beren bizitzetan duen garrantziaz arituko dira.

Jarraian, proiektua aurkezteko bideo bat proiektatuko da, eta, ondoren, proiektua xehe-xehe azalduko da, hauen eskutik: Eneritz Elgezua, IMQ Igurcoko eguneko zentroko zuzendaria, eta David Alday, Fidias Fundazioko proiektuen arduraduna.

Ekitaldi nagusia esperientzia-mahai bat izango da, mahaikide hauen eskutik: Juan Carlos Martínez, Leioako Udaleko Gizarte Ongizate eta Adinekoen Saileko arduradun eta bigarren alkateordea; Manuel Campillo, IMQ Igurco Estartetxe Leioa eguneko zentroko erabiltzailea; Mohamed El Kasmi, Fidias Fundazioko ikaslea; María Jesús García, eguneko zentroko erabiltzaile baten senidea; Doreina Malata Manzongani, Fidias Fundazioko Gizarteratze praktiketako ikaslea; eta Omar Arteaga, proiektuaren ikus-entzunezko lanaren egilea.

Ekitaldiari amaiera eman aurretik, Isabel Pradas, Fidias Fundazioko presidentea, eta Sonia Robles, eguneko zentroko gizarte-langilea mintzatuko dira, belaunaldiarteko bizikidetzak eta komunitatearekiko harremanak duten garrantziaz.

Eta, amaiera gisa, Juan Lozano, IMQ Igurco Estartetxe Leioa eguneko zentroko erabiltzaile Juan Lozanok olerki labur bat errezitatuko du, azken gogoeta gisa.

Erakunde antolatzaileek adierazi dutenez, «Leioako udalerrian inpaktua sortzea da gure helburua, eta, horretarako, herriko gazte eta adinekoei ikusgaitasuna emateko ekintzak egiten ditugu, emozioa eta lan komunitarioa sustatzen dituen lan baten bidez. Horregatik, ‘Belaunaldiak-Generaciones’ proiektua gizatalde partaideak gainditzen dituela uste dugu, eta, areago, eragin positiboa duela gizarte osoan, Leioako bizilagun guztiengan, onura komunitarioa lortzen baitu».