• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • IMQ Igurco-k eta Evolv-ek adinekoengan erorikoak prebenitzeko azterlana abiarazi dute etxeetan errehabilitazio birtualeko sistema erabiliz

IMQ Igurco-k eta Evolv-ek adinekoengan erorikoak prebenitzeko azterlana abiarazi dute etxeetan errehabilitazio birtualeko sistema erabiliz

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Proiektuak errekuperazio funtzionaleko unitateetan ospitaleratzeko denbora laburtzeko aukera aztertu nahi du, etxeko errehabilitazio birtualeko alta bati esker.
  • Horrela, erorikoak prebenitzeko eta tele-errehabilitazioko sistema digital baliozkotua izan liteke.
  • Azterlan horretan New Yorkeko Mount Sinai ospitaleko errehabilitazio berrikuntzako zuzendari David Putrino doktoreak parte hartzen du.

Evolv Rehabilitation Technologies osasun digitaleko konpainiak eta IMQ Igurco zerbitzu soziosanitarioetako taldeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute oraintsu metodologia zientifikoko ikerlan bat abiarazteko, xede honekin: etxeko errehabilitazio birtualeko sistema baten bidez adinekoengan erorikoak prebenitzeko. Azterlan horren helburu nagusienetako bat da, sistema horren bitartez, adinekoak errekuperazio funtzionaleko unitateetan ospitaleratuta dauden denbora laburtzeko aukera aztertzea.

IMQ Igurcoko Geriatriako espezialista eta asistentzia-mediku Iñaki Artazak azaldu duenez, “proiektuaren lehenengo helburua da erorikoen fisiopatologian esku hartzea, osagai anitzeko ariketa modu baten bidez, hain zuzen ere, etxean, bideojokoekin batera, VirtualRehab izeneko errehabilitazio birtualeko sistema bat erabiliz”.

Proiektuaren bigarren helburuari dagokionez, adituak hauxe adierazi du: “baliozkotu beharra dago paziente batek, errekuperazio funtzionaleko unitatean alta hartu eta hurrengo hiru hilabeteetan, etxean errehabilitazio funtzionaleko osagarri baten laguntzaz –erorikoak prebenitzeko programa baten barruan dagoena– eta IMQ Igurco-ko profesionalen gainbegiradapean, errekuperazio funtzionaleko unitate batean ematen duen denbora murrizterik dagoen”.

Azterlanak lau fase izango ditu eta zortzi hilabete iraungo omen du. Horrela, “laster erorikoak prebenitzeko sistema digital eta tele-errehabilitazioko baliozkotua izan liteke”, azaldu du Artaza sendagileak.

Lehenengo fasea IMQ Igurco-ko zentroetan burutuko da: azterlanean parte hartuko duten pazienteak hautatuko dira eta proba estandar batzuk egingo zaizkie, beren egoera egiaztatzeko eta kasuen ebaluaziorako erreferentzia izateko. IMQ Igurco-ko profesionalek errehabilitazio birtualeko sistema erabiltzen irakatsiko diete eta saioetan gidatuko dituzte. Aldi berean, Evolv-eko taldeak haien etxeetan VirtualRehab sistema instalatuko du, alta hartzen dutenean dena prest egon dadin.

Proiektuaren bigarren fasea azterlaneko parte-hartzaileen etxeetan burutuko da eta horien tele-errehabilitazioan datza. Errehabilitazio-sistemak etxeetan berariaz erabiltzeko diseinatu den hardware berria eta erabilerraza barne hartzen du, ukimen-pantaila, miniordenagailua, kamera-sentsorea eta Interneterako sarbidea dituena.

IMQ Igurco-ko errehabilitazio-taldeko kideak etxeetan egongo dira pazienteekin lehenengo saioa  gainbegiratzeko eta erabiltzaileen saioak urrunetik behatuko dituzte, bideokonferentzia-saioen bitartez. Erabiltzaileek egunero gutxienez 30 minutuko saioak egingo dituzte, ebaluatzeko eta bideojokoen bidez (serious games) ariketak egiteko. IMQ Igurco-ko tele-errehabilitazioko langileekin bideokonferentziak egiteko aukera izango dute, behar duten guztietan, bai eta Evolv-eko talde teknikoarekin harremanetan jarri ere, sisteman gorabeherarik gertatzen bada. Fase horren iraupena bizpahiru hilabetekoa izango da, errekuperazio funtzionaleko unitatean alta hartzen denetik zenbatzen hasita.

Nazioarteko lankidetza

Proiektuaren hirugarren fasean –bildutako datuak aztertzeko–, konfidentzialtasun osoz, New Yorkeko Mount Sinai ospitaleko Osasun Sistemarako errehabilitazio berrikuntzako zuzendari David Putrino doktorearenlaguntza izango da. Putrino sendagilea aditua da teknologia berrien erabileran, esaterako, errehabilitazioko eta erorikoak prebenitzeko sentsore optikoetan, errehabilitazioaren “gamifikazioa” erabiltzean, eta ezagutza ugari du gaixotasun kronikoak dituzten adinekoen teleosasunaz hornitzen.

Datuak aztertu ondoren, proiektuaren laugarren faseari ekingo zaio: ikerlanaren ondorioei buruzko azken txostena idatziko da, emaitzak nazioarteko aldizkari zientifikoetan argitaratzeko asmoz.

Erorikoak, sindrome geriatrikorik ohikoena adinekoen artean

Ezegonkortasuna eta, ondorioz, erorikoak dira sindrome geriatrikorik ohikoenak adinekoengan. Oso ondorio larriak dituzte, esaterako, hausturak. Erortzeko arriskua adinaren arabera handitu egiten da. 65 urtetik gorako pertsona autonomoen % 30 urtean behin erortzen da gutxienez. Eta ehunekoa % 50ekoa da 80 urtetik gorakoen artean. Halaber, erortzen diren adinekoen bi heren, berriro erortzen dira hurrengo 6 hilabeteetan.

Egonkortasuna galtzea zerebeloko funtzio propiozeptiboan, bestibularrean (oreka) eta bisualean gertatzen diren aldaketekin lotuta dago, baita egoera kognitiboarekin eta funtzio muskuloeskeletikoarekin ere. Horiek horrela, frogatuta dago muskuluak suspertzeko, malgutasuneko eta martxa eta oreka bizkortzeko banakako programak, profesional adituen jarraibideen arabera, egiteak, adinekoen errendimendu funtzioanala leheneratzen lagun dezakeela.

Esperientzia, 2013. urteaz geroztik

IMQ Igurco aintzindaria da Espainian erabiltzaileen errehabilitazio fisikoaren onerako errealitate birtualeko sistema erabiltzen; izan ere, sistema hori 2013ko uztailean hasi zen erabiltzen IMQ Igurco Unbe egoitzan. Harrezkeroztik, teknologia hori oreka eta martxa berreskuratu eta errehabilitatzeko erabil ohi du IMQ Igurco-k, pazienteen gaitasun funtzionala areagotzeko. Era berean, lagungarria da aurre-hauskortasun egoeran daudenen tratamendu prebentiboa egiteko, baita pertsona osasuntsuengan ere, sasoi onean egoteko ariketak egiteko.